Borrar
Miren Dobaran, Beñat Arrabit eta Bernadette Soule. irekia.eus
Iparraldean euskararen aldeko proiektuak sustatzeko 1,93 milioi euro bideratuko dira

Iparraldean euskararen aldeko proiektuak sustatzeko 1,93 milioi euro bideratuko dira

Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren lankidetza hitzarmenak irakaskuntza, euskaltegiak edo euskarazko hedabideak lagundu nahi ditu

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 4 de julio 2019, 15:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 1.930.000 euro inbertituko dituzte 2019an euskara Iparraldean sustatzeko. 2017-2022 epealdirako hitzarmen markoaren baitan eta apirilaren 3an Baionan sinatutako irizpideei jarraituz, bi erakundeen elkarlanaren bitartez lagunduko dira euskarazko irakaskuntza, euskaltegiak, euskarazko hedabideak edota aisialdiaren alorreko jarduerak. Jaurlaritzak 400.000euro jarriko ditu, eta Euskararen Erakunde Publikoak 1.530.000 euro.

Euskararen Erakunde Publikoaren Baionako egoitzan egindako aurkezpenean, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak eta Bernadette Soule Euskararen Erakunde Publikoko zuzendariak aurtengo ebazpenaren xehetasunak azaldu dituzte.

«Euskararen lurraldeen arteko lankidetzari dagokionez, azken urteak bereziki oparoak izaten ari dira. Eusko Jaurlaritza beti egongo da Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan aritzeko prest, beti egongo gara euskara Iparraldean sustatzeko prest, baldin eta elkarlanerako borondatea erakusten bazaigu. Azken urteotan borondate hori argia izan da», adierazi du Dobaranek.

Arrabitek, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzaren ekarpena eskertu du: «Hitzarmen markoak gure partaidetzaren norabide nagusiak finkatzen baditu ere, urtero izenpetzen dugun eranskinak urteko elkarlana eta lan programa zehazten ditu. Hemen bertan izenpetu genuen aurtengoa joan den apirilaren 3an. Eskertzekoa da Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta ekarpena, posible egingo baitu Ipar Euskal Herriko elkarte eta eragile pribatuek euskararen transmisioa eta erabilpenaren garatzeko dauzkaten proiektuak aurrera ateratzen laguntzea».

DIRU LAGUNTZAK

Uztailaren 4ean ezagutzera emandako diru laguntzak 2017-2022 epealdirako hitzarmen markoan sartzen dira. Urtero bezala, udaberrian sinatu zuten aurtengo ekitaldiari dagokion eranskina Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak, aurtengo lankidetzaren lan ildoak zehazteko asmoz. Uztailaren 4ean eranskinaren ebazpenaren xehetasun guztiak ezagutarazi dira.

Horrela, lankidetzarako funtsa bi dirutza multzotan banatuko da. Alde batetik, 1.575.000 euro banatuko dira Ipar Euskal Herriko bederatzi eragile jakinen artean (2018an baino 25.000 euro gehiago), Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sustapen-lerroekin bete-betean datozela ikusita.

Gainera, 355.000 euroko dirutza multzoa Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzenduko zaio (iaz baino 25.000 euro gutxiago), hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren bidez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios