Borrar
'Udabarria bertsotan'

Iñaki Iturriotzek eta Ibai Amillategik irabazi dituzte bigarren eguneko saioak

Hurrengo ostegunean izango da sailkapen faseko azken lehia

J. Agirre

Ostirala, 12 maiatza 2023, 13:19

Comenta

Ostegun honetan izan ziren 'Udabarria Bertsotan' Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bigarren saioak Diman eta Muxikan eta Iñaki Iturriotz Ibai Amillategi izan ziren garaileak hurrenez hurren.

Ostegun honetan izandako saioez gain, pasa den ostegunean beste bi izan ziren Urdulizen eta Durangon hurrenez hurren. Lehenean A multzoko bertsolariak aritu ziren kantuan, Aissa Intxausti 203,5 punturekin gailenduta, eta bigarrenean B multzokoak izan ziren, Unai Mendiburu buru izanda 194,5 punturekin.

Bigarren saio hauen ostean, sailkapena honela geratzen da: Aissa Intxausti 203,5 puntu, Iñaki Iturriotz (182), Aitor Arrutia (180.5), Beñat Bilbao (178 puntu), Igor Galarza (176), Koldo Gezuraga (172.5), Jone Larrinaga (170,5), Ander Sarriugarte (167.5), Iker Garitagoitia (166), Maider Altuna (142,5), Illart Gamuzio (141) eta Peio Lago (129.5)

Bestetik, B multzokoa honela da orain: Ibai Amillategi (195.5 puntu), Unai Mendiburu (194,5), Inazio Vidal (184.5) Araitz Katarain (183), Maite Sarasola (180), Peru Vidal (177.5), Peru Irastortza (176), Arkaitz Zipitria (175,5), Imanol Arrutia (160), Naroa Torralba (154.5), Bikain Urkiri (145,5) eta Ana Picallo (141.5).

Hala ere, hauek oraindik ez dute hurrengo faserako txartela lortu, aurkezpenean azaldu bezala puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak. Hori bai, Bertsozale Elkarteak jakinarazi zuenez eta A zein B multzoetatik gutxienez hamahiruk egingo dute aurrera. Hurrengo ostegunean izango da lehen fase honetako azken bi saioak.

Ostean, bigarren txanda horretan, udazkenean, batuko zaizkie 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak. Eta, azkenik, finala abenduaren 16an Miribillan izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñaki Iturriotzek eta Ibai Amillategik irabazi dituzte bigarren eguneko saioak

Iñaki Iturriotzek eta Ibai Amillategik irabazi dituzte bigarren eguneko saioak