Ikasleek egin dute hautua: liburu gustukoenak bozkatu dituzte

Jasone Osororen 'Eskularru beltzak' da gehien bozkatutako liburuetako bat. Joseba Larratxek egin ditu ilustrazioak/Monica Rivero
Jasone Osororen 'Eskularru beltzak' da gehien bozkatutako liburuetako bat. Joseba Larratxek egin ditu ilustrazioak / Monica Rivero

Ikastolen Elkarteak literatur hauteskundeak egin ditu. Guztira, 52 ikastolak hartu dute parte Euskal Herrian Nafarroako Ikastolen Elkarteak kudeatzen duen JUUL kanpainan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

21. urtez jarraian, ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko eta Europa mailako ekimenarekin bat eginik, Ikastolen Elkarteak literatur hauteskundeak egin zituen pasa den astean, haur eta gazte literaturaren egunaren baitan.

Guztira 52 ikastolak hartu dute parte Euskal Herrian Nafarroako Ikastolen Elkarteak kudeatzen duen JUUL kanpainan. Liburu gogokoena hautatzeko -mailaka ematen dituzte bozak ikasleek- 16.633 boto eman ziren. Ilustratzaile kategorian, berriz, 7.552 hautesle-ikaslek hartu zuten parte.

Aurreko urteetan bezala, bozketa egiteko erabilitako sistemak bi izan dira, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Irabazleek Miren Doiz artista nafarraren lan bat jasoko dute.

Parte hartu duten 52 ikastola horietako hiru eta sei urte bitarteko haurrek Steve Sellmanen 'Afaltzera etorri zen arkumetxoa' (Denonartean), Jalleke Riktken-en 'Agur aitona' (TTarttalo) eta Judith Koppens-en 'Mila bi etxeetan bizi da' (TTarttalo) bozkatu dituzte gehien.

Bestalde, 6 eta 8 urte bitartekoek, Tina Merotoren 'Sorgina kirris karras' (Txalaparta), Ainara Azpiazuren 'Arraroa' (Pamiela) eta Pello Añorgaren 'Tontolapiko' (Denonartean). Hurrengo kategorian, 8 eta 10 urte artekoenean, Ibon Martinen 'Onin eta altxorraren uhartea' (Travel Bug), Ana Jakaren 'Gu gara Marimatrakak' (Elkar) eta Julio Santosen 'Txano eta Oscar - Maxi operazioa' (Xarpa Books).

Halaber, 10-12 urtekoek eta 12-16koek bozkatu dituzte gehien, hurrenez hurren, Toti Martinez de Lezearen 'Nur eta ortzadar txoria' (Erein), Pello Añorgaren 'Martzelo itsua' (Elkar) eta Lur Gallastegiren 'Saharako itsasoa' (Elkar), eta Jasone Osororen 'Eskularru beltzak' (Elkar), Miren Agur Meaberen 'Zer da ba, maitasuna?' (Elkar) eta Antton Kazabonen 'Bisera gorria' (Erein).

Ilustratzaileei dagokienez, Ivan Landa, Enrique Lorenzo, Jokin Mitxelena, Eider Eibar eta Iosu Mitxelena bozkatu dituzte gehien.

Temas

Euskera