Borrar
Xabin Fernandez, Maite Goñi (EITB), Jon K. Sanchez eta Edurne Ormazabal (Tabakalera)
'Zure ilunetan'

Igogailuan harrapatuta tentsio gutxi ez, «izaki misteriotsuen» lekukotzak hankaz gora jarriko duen podkasta

Audiogile Berriak egitasmoaren bigarren edizioan Xabin Fernandez Zubeldiaren 'Zure ilunetan' hautatu dute

J. A.

Lunes, 26 de mayo 2025, 15:39

Euskarazko soinu fikzioa sustatzea helburu duen Audiogile Berriak egitasmoaren bigarren edizioan Xabin Fernandez Zubeldiaren 'Zure Ilunetan' proiektua hautatu da. Igogailu batean harrapatuta geratzeak sortzen duen tentsio guztia islatu nahi du, izaki misteriotsu batzuen lekukotzak dena hankaz gora jarriko du. Zientzia fikziozko kontakizun hau bost ataleko soinu-fikzio bilakatuko da. Aukeratutako lanak 30.000 euroko aurrekontua izango du ekoizpenerako.

'Zure ilunetan' proiektu irabazleari buruz epaimahaiak esan du genero honetako adibide bikaina dela, narratiba-egitura entzutezko euskarrietarako bereziki pentsatua baitago, eta entzulea esperientzia sentsorial eta bizian murgiltzen baitu lehen segundotik bertatik. Nabarmentzekoa da, halaber, Dolby Atmos bezalako teknologia aurreratuekin bat datorren soinu-diseinua, kontakizuna soinu-arteko esperientzia bihurtzeraino. Bestalde, gaia eta gidoiaren tratamendua bereziki erakargarriak dira gazte zein helduentzat: genero anitzak nahasten dituen istorioa; tokiko erreferentzia askorekin; euskara natural eta biziarekin; gizarte-aniztasun sinesgarria erakusten duten pertsonaiekin.

Prozesuan banakako tutoretzak izan dituzte Katixa Agirre eta Jose A. Perez Ledo idazle eta gidoilarien eta Haritz Lete musikariaren eskutik

Bigarren postuan gelditu da beldurra, suspensea eta umore beltza tartekatzen dituen Jon K. Sanchezen 'Zure eskaera, prest!', eta hirugarrenean, berriz, misterio kutsua duen 'Kurruka Enea', Gaizka Sarasua eta Iraia Irazustarena.

EITBk ekoitzi eta GUAU audio plataformaren bidez zabalduko da proiektua. Lehen edizioan Xabier Payaren 'De Rigor Mortis' izan zen hautatutako lana, Garazi Urkola eta Hodei Arrastoaren 'Enkantea' beste lan finalistarekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igogailuan harrapatuta tentsio gutxi ez, «izaki misteriotsuen» lekukotzak hankaz gora jarriko duen podkasta

Igogailuan harrapatuta tentsio gutxi ez, «izaki misteriotsuen» lekukotzak hankaz gora jarriko duen podkasta