Borrar
Elbira Zipitriaren argazkia, filmeko fotograma batean.
Elbira Zipitria benetan nor izan zen erakutsi nahi duen filma

Elbira Zipitria benetan nor izan zen erakutsi nahi duen filma

Maider Oleagaren 'Muga deitzen da Pausoa' dokumentala igande honetan estreinatuko da Gijongo Nazioarteko Zinemaldian

Sábado, 17 de noviembre 2018, 13:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Elbira Zipitria Irastortza (Zumaia, 1906-Donostia, 1982), Francoren diktadurapeko ikastola klandestinoetan Donostiako hainbat haurri euskaraz ikasteko aukera eskaintzeagatik da ezaguna; handik urte batzuetara Euskal Herri osoan sortzen hasiko ziren ikastolen hazia jarri zuenetako bat izateagatik, alegia.

Maider Oleaga zinemagileari iruditu zitzaion, ordea, politikagintzan ere nabarmendu zen Zipitria ez zela behar bezain ezaguna, eta hari buruzko film bat egitea erabaki zuen. «Elbiraren bizitzaz ez dago ia ezer. Bera bizi izan zen garaia eta egin zituen gauza guztiak ulertzeko, asko arakatu behar izan nuen. Hizkuntza, politika, hezkuntza… Mila alor landu zituen baina ez nuen biografia bat egin nahi: bilaketa ez da izan hainbeste historikoa, pertsonala baizik. Emakume hori nolakoa zen jakin nahi nuen eta zergatik gertatu zitzaion gertatu zitzaiona«, esan zuen Oleagak bere proiektuarei buruz.

Igande honetan, azaroak 18, Gijongo Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko den 'Muga deitzen da Pausoa' dokumentala, hortaz, «Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle eta euskaltzalea benetan nor izan zen aurkitzeko saiakera bat da». Film proiektuak Ikusmura Berriak egitasmoaren lehenengo edizioan parte hartu zuen 2015ean, eta Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiak babestutako programaren barruan garatu ahal izan zuen Oleagak, hainbat profesionalen laguntzarekin. Filma 2019 irisiko da pantailetara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios