Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Jueves, 1 de agosto 2019, 17:00
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak bost urteko iraupena duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan elkarlanean aritzeko. Garbiñe Ubeda EIEko lehendakariaren jardun da hizketan Akademia, eta elkartearen nondik-norakoak azaldu.
Ubedak 2018ko martxoaren 17an hartu zenuen EIEren ardura. Idaztea ofizio gisa aldarrikatzeko beharraz eta euskararen erabilera bultzatu, irakurzaletasuna zabaldu, euskararen kalitatea zaindu, adierazkortasunean irabazi, hizkuntza ikertu edota hizkerak bilatu eta molde aproposak egonkortzeko beharrak nabarmendu ditu lantzeko esparru gisa.
Azaldu duenez, etorkizun hurbileko asmoak dira, batetik, elkarteak laguntza zuzenagoa ematea. Gaur egun, literatura sustatu nahi duten erakundeen planak laguntzen ditu nagusiki elkarteak; «EIEk besteen programetara edo besteek ezartzen dituzten baldintzetara egokitu behar izaten du, eta horien bidez, zeharka, idazleak laguntzen ditu. Erakundeei beren programak aurrera eramaten laguntzen dien elkartea baino gehiago, idazleak zuzenean laguntzen dituen elkartea izan behar dugu».
Bigarrenik, nabarmendu du literatur sistemaren izaera «aski elitista eta zurruna». Oso jende gutxiri aitortzen zaio idazle etiketa, eta idaztea ofizio gisa aldarrikatu behar dela nabarmendu du. Izan ere, teknologia berriei esker idaztea eta argitaratzea inoiz baino errazago den honetan, elkarteko kide izan nahi duenari, oraindik ere, liburu bat edo hainbat artikulu paperean argitaratuta izatea eskatzen zaio.
Ubedaren aurretik, EIEn lehendakaria Jasone Osoro izan zen. Emakumezkoen pisua «nabarmen» igotzen ari da euskarazko literaturan, eta hori ere elkartean nabarituko dela uste du zuzendariak.
«Irakurle asko edo gehienak, gaur egun, emakumezkoak dira. Liburuetan, protagonista asko emakumezkoak dira. Editore berriak (Susan, Txalapartan…) emakumezkoak dira. Idazleen artean ere, emakumeak ari dira gailentzen. Emakumeak jada ez gaude atzean edo itzalean gelditzeko prest, baina inertzia ikaragarria da oraindik. Beste arlo guztietan bezala, agerikoago izateak ez du esan nahi joera irauli denik». Honek denak lan molde berriak ekarriko dituen ustea du, «azken finean gizonezkoek sortutako sisteman ari baikara oraindik».
Sektorean aldatuko den beste ildoetako bat literaturaren moldeen izaera zurruna izango dela ere defenditu du. Edo hala beharko lukeela. Izan ere, berehala katalogatzen eta etiketatzen dugu dena bere iritziz, «hau literatura da eta beste hori ez da, honek mailarik ez du eta bestea jainkoa da… Bestalde, argitaratzen den guztia molde estandarren araberakoa da. Freskotasuna falta dugula esango nuke, eta ausardia, moldeak puskatzeko eta gauza berriak probatzeko, zein etiketa jarriko diguten beldurrik izan gabe. Batzuetan fanzineen garaiko freskurara itzuli beharko genukeela iruditzen zait», esan du.
Euskal literatura euskararen egoerarekin estu lotuta dago, eta beraz, konponbidea ere hori kontuan izanda prestatu behar dela deritzo idazleak, euskarari balioa eman behar zaiola, eta, balioa emateko, ekonomiaren eta garapenaren parte izan behar duela.
Euskal idazle moduan, helburu txikiak jarri eta horiek betetzen saiatzen dela azaldu du. Idazle gisa, «idatziko dudana zutabe baterako edo nobela baterako izan, ongi idazten saiatzen naiz, salduko den edo irakurriko den pentsatu gabe, distortsio handia baitakar horrek. Publiko zabalera iritsi nahiak, edo sare sozialetan irakurriena izan nahiak, modako gauzak imitatzera eraman zaitzake, euskara maila apalagoan idaztera, adibide bat jartzearren».
Zuzendaritza batzordea talde eraginkorragoa izatea lortuko duten esperantza agertu du Ubedak. Orain, Euskaltzaindiarekin bost urterako akordioa izenpetu du EIEk. Akordio horrek euskararen erabilera bultzatu, irakurzaletasuna zabaldu, euskararen kalitatea zaindu, adierazkortasunean irabazi, hizkuntza ikertu, hizkerak bilatu eta molde aproposak egonkortzen lagunduko duela uste du. «Horiek denak, gure grinak eta ezinak ez ezik, Euskaltzaindiarenak ere badira. Elkarren bozgorailu izan gaitezke. Elkartuta, xamurragoa izango da bidea. Jarraipen batzordeak zehaztuko ditu urratsak, osatzen denean».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.