Borrar
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Ibai Amillategik eskuratu du finalaurrekoetarako bigarren txartela

Gernika-Lumoko saioan nagusitu da gernikarra 479 puntu lortuta

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 9 urria 2023, 12:12

Comenta

Ibai Amillategi nagusitu zen aste-bukaera honetan Gernika-Lumoko Lizeo antzokian lehiatutako 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan eta, aurreko astean Mikel Goirienak egin bezala, gernikarrak finalaurrekoetarako txartela lortu du. Bertsozalez gainezka egon zen aretoa. Harekin batera aritu ziren kantuan Arkaitz Zipitria, Bittor Altube, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia eta Mikel Retolaza.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Amillategi izan zen puntu gehien batu zituena: 479 puntu. Beraz, Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 25ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak, eta, beraz sailkapen nagusia (aurreko asteko bertsolariak ere kontuan izanda): Ibai Amillategi (479 puntu, sailkatuta), Bittor Altube (472.5), Txaber Altube (461.5, sailkatuta), Mikel Retolaza (455), Araitz Katarain (446), Arkaitz Zipitria (443.5), Peru Vidal (439), (Julen Ibarguengoitia 438.5), Iker Garitagoitia (434), Koldo Muñiz (427.5) eta Izaro Bilbao (383),

Gernika-Lumoko saioen Itxaro Juaristik egin zituen gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza, Graxi Arregi, Iñaki Aurrekoetxea eta Mirari Azula. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Hurrengo saioa datorren igandean izango da, Arrigorriagan, eta kantuan arituko den seikotea honakoa izango da: Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi eta Lurdes Ondaro.

Lehia honetan ere puntu gehien lortzen dituenak eskuratuko du finalaurrekoetarako txartela. Gainerakoek kanporaketa guztiak amaitu arte itxaron beharko dute -beste hiru geratzen dira- eta orduan puntuazio hurrenkeraren arabera banatuko dira geratzen direnak. Ostean, hiru finalaurreko izango dira azaroaren 11n Berrizen, 18an Santurtzin eta 25ean Lemoan -bertan batuko dira Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia- eta, azkenik, finala abenduaren 16an Miribillan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibai Amillategik eskuratu du finalaurrekoetarako bigarren txartela

Ibai Amillategik eskuratu du finalaurrekoetarako bigarren txartela