Borrar

'Holobiontea'-ren hirugarren eta azken denboraldia, entzungai jada

Nagore Aranburuk hezurmamitutako du berriro ere Idurre Aldazabal inspektorea, orain Eskozian

J. A.

Asteazkena, 22 urria 2025, 13:10

Comenta

Donostiako Zurriolako hondartzan espezie arraro bateko izakia hilik 'agertu' zen 2024ko otsailean eta lehen sei ataletan, aurrez 'Artxipelagoa' soinu fikzio arrakastatsuarekin egin bezala, «kalitatezko» edukiarekin zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen zituen 'Holobiontea' audio-fikzioa abiatu zen. Surflari batek aurkeztu zuen eta entzulea haren eskutik murgildu zen munduko komunitate zientifikoaren arreta piztu zuen aurkikuntzan

Aldazabal ikerlariak eta bere taldeko kideek -Imanolek (Asier Hormaza), Aroak (Aitziber Garmendia) eta Odeik (Markel Sanz)-, Zurriolako hondartzan agertu zen izakia eta haren oinordekoak akabatzea lortu zuten bigarren denboraldian.

Orain, Eskozian dago girotua trilogia itxiko duen audio fikzioa. Nagore Aranburuk hezurmamitutako du berriro ere Idurre Aldazabal inspektorea eta alboan izango ditu Iban Garate eta Asier Hormaza dira; eta Aitziber Garmendia, Klara Badiola, Patxi Santamaria, Kandido Uranga eta BIEUSE aktoreen elkarteko kideak ere podkastean daude.

«Usteak erdia ustel, ordea: taldea garaipenaren urteurrena ospatzera doanean, festa zapuztu zaie. TASK Corporation deritzanak piztia berpiztu eta arma gisara erabiltzeko asmoa daukala jakin dute. Ondorioz, taldea Eskoziara joango da holobiontearen benetako jatorriaren bila, arriskuari behin betiko amaiera jartzeko. Idurrek Mathew Mendozarekin (Iban Garate) harremanetan jarraitzen du. Izan ere, Task Corporation-en ezkutuko interesek, mundua arriskuan jarriko dute», dio hirugarreneko sinopsiak.

Hiru denboraldietan Oier Aranzabal izan da lan-taldearen zuzendaria, halaber Xabier eta Martin Etxeberria anaiek egin dute gidoia eta musika banda Maite Larburuk espresuki sortua da ekoizpenerako. Alain Urrutiak egin ditu irudiak, eta aktoreak Anartz Zuazuak zuzendu ditu: Nagore Aranburuk jokatzen du Idurre protagonistaren pertsonaia eta Iban Garatek, Asier Hormazak, Aitziber Garmendiak, Klara Badiolak eta Markel Sainzek jartzen diete ahotsa pertsonaia nagusiei. Denboraldi berrian Loinaz Jauregi batu zaio ekoizpenari eta BIEUSE bikoiztaile euskaldunen kooperatiba kideen partaidetza ere azpimarratzekoa da. Grabaketak, Lasarteko ULU Studion egin dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Holobiontea'-ren hirugarren eta azken denboraldia, entzungai jada

'Holobiontea'-ren hirugarren eta azken denboraldia, entzungai jada