Borrar
Tabakalera
Hogeita hamalau urteko elkarlanaren ondoriozko soinu-instalazioa

Hogeita hamalau urteko elkarlanaren ondoriozko soinu-instalazioa

Bost instrumentu-taldek osatzen dute Tom Johnson eta Martin Riches-en instalazioa, 20 minutu eta ordubete arteko zikloetan jotzen dutenak

DV

Donostia

Martes, 13 de agosto 2019, 13:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Knock on Wood: Call and Response' musika-tresnez osatutako soinu-instalazio bat da, Tom Johnson (Colorado, 1939) eta Martin Riches artistek (Berlin, 1942) lankidetzan egina. Abuztuaren 15etik 31ra ikusgai izango da Tabakalerako lehenengo solairuan.

Hainbat tresnak, zurezko blokek, partiturak eta marrazkik osatzen dute proposamena, matematikoki landutako zenbait mekanismo baliatuz soinu erabat akustikoak sortzeko. Musika esperimental eta minimalistaren arloko bi aitzindari hauek lankidetzan aritu dira hogeita hamalau urtez baino gehiagoz, eta prozesu luze eta emankor hori laburbiltzen du, hain zuzen, lan honek.

Instalazioak egurrezko perkusio-instrumentuak erabiltzen ditu, automatikoki erritmo konplexuak jotzen dituztenak, eskuz jotzeko zailak izango liratekeenak. Instrumentu-talde bakoitza egur mota berezi batekin fabrikatzen da, eta bakoitzak bere tinbre propioa du. Bost instrumentu-taldek osatzen dute instalazioa, 20 minutu eta ordubete arteko zikloetan jotzen dutenak. Talde bakoitzak bere melodia jotzen du, gainerakoena kontuan hartu gabe, eta, ondoren, isiltasuna dator.

Kontzertu-paseoa Cristina Enea parkean barrena

Erakusketaren harira, Ensemble 0 Frantziako musika taldeko kideek, instalazioa aktibatuko dute kontzertu-paseo baten bidez. Cristina Enea parkean barrena ibiliko dira, eta hainbat lekutan geldialdiak egingo dituzte, pieza batzuk interpretatzeko. Kontzertu-paseoa Tabakalerako lehenengo solairuan bertan hasiko da abuztuaren 23an, 19:00etan.

Abuztuak 25ean, 20:00etatik aurrera Tabakaleran lehen aldiz opera ikusi eta entzuteko aukera izango da. 1972an Tom Johnsonek Four Notes Opera sortu zuenetik, urtero interpretatzen da mundu osoan zehar, hainbat hizkuntzatan. Tabakaleran, lehenengo aldiz euskaraz entzuteko aukera izango dugu.

Euskarazko opera hau Tabakaleraren eta Musika Hamabostaldiaren artean ekoitzi dute. Aurten 80. edizioa beteko duen musika-jaialdiaren barruko musika garaikidearen zikloan sartzen da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios