Hobi komun berri bat topatu dute Etxalatzen

Hobi komun berri bat topatu dute Etxalatzen
Villar López / EFE

Altxamendu militarraren hiru biktima, gutxienez, aurkitu dituzte hobian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Nafarroako gobernua aurrera darrai 1936 urteko estatu-kolpe militarraren bikitmak kokatzen, berreskuratzen eta identifikatzen. 2019 urteko Desobiratze Planak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren baitan, Etxalatzen (Eguesibar) ehorzketa berrien bilaketa onesten zuen, 2018 urtean eremu horretan sei biktima gordetzen zituen hobi bat topatu ondoren.

Hobien kokatze eta miaketa lanak hasi dituzte dagoeneko eta, momentuz, hiru gorpu aurkitu dituzte. Gertakizunen lekuko izandakoen testigantzek 2018 urtean topatutako hobi horren inguruan beste hainbat ehorzketa egon zitezkeela pentsarazten zuten; eskolara bidean zijoazela ikusi zituzten gorpuak lekukoek.

Testigantza horien arabera, eremu hartan ehorztutako biktimak askoz gehiago izan lirateke, ia hamarrekoa gainditu arte (1979 urtean deshobiratu zuten emakume bat izan ezik, gizonak denak).

Egunotan, zonaldean egon liratekeen ehortzen guztiak topatzeko miaketa lanek jarraituko dute, ondoren, gorpuak deshobiratu eta, aztertuak eta (ahal izanez gero) identifikatuak izan daitezen, laborategira eramango dituzte.