Borrar
'Hitzaurrea' proiektua estreinatuko dute Loraldian

'Hitzaurrea' proiektua estreinatuko dute Loraldian

Loraldia Sormen Digitala Bekaren irabazlea izan zen 2023ko deialdian, eta estreinaldia Azkuna Zentroan izango da

Jan Echevarría

Lunes, 10 de marzo 2025, 12:48

Zure buruari inoiz galdetu al diozu nolakoa izango den etorkizuna? Edo are gehiago, etorkizunik izango ote den? Galdera horiek abiapuntu hartuta, datorren astelehenean Azkuna Zentroko atriora joaten direnek 'Hitzaurrea' soinu-esperientzia digitalaz gozatzeko aukera izango dute. Etxetik eraman beharko duten telefono mugikor bat, aurikularrak eta Bilboko kaleak zeharkatzeko denbora eta gogoa besterik ez dute beharko.

2023an Loraldia Sormen Digitala Bekaren bigarren edizioaren irabazlea izan zen proiektu honen atzean Piszifaktoria Ideien Laborategia eta Fikzio Fabrika taldeak daude, eta taldekideak Irati Agirreazkuenaga, Xabier Landabidea, Eneko Olazabal eta Mikel Ayllon dira. Euren hitzetan, esperientzia hau «ez da soilik etorkizunari buruzko hausnarketa bat; gaur egungo urratsek biharko bide berriak sortzeko duten ahalmena aztertzeko gonbita ere bada».

Egitasmo berritzaile honek ibilaldi bakarkakoa proposatzen du, non norberaren erabakiek istorioaren norabidea zehaztuko duten. Eta lehen esperimentu honetan parte-hartzaileek istorioaren barruan murgiltzeko aukera izango dute, errealitate digital eta analogikoaren arteko muga lausoetan barneratuz.

'Hitzaurrea' proiektuak teknologia modu eraikitzailean erabiltzea du xede, gizakia baldintzatu beharrean, haren ahalmenak areagotzeko. «Errealitate analogiko eta digitalaren arteko nahasketak aztertzen dira, etorkizun bat izateko oraina ulertu behar dela premisatzat hartuta», esan dute.

Soinua izango da istorioaren euskarri nagusia, eta entzuleek bi aukeraren artean hautatu beharko dute atal bakoitzaren amaieran. Horrela, bidaiaren norabidea entzulearen erabakien araberakoa izango da, ohiko kale eta lekuak ikuspegi berri batekin bizitzeko aukera eskainiz. Emanaldia doakoa izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hitzaurrea' proiektua estreinatuko dute Loraldian