Borrar
Ibuprofenoa eta parazetamola ere bolo-bolo ibili dira.

Hogeita zazpi hitz urteak eman duena laburbiltzeko

2022ko pasarte edo gertaera esanguratsuenei lotutako hitzez zerrenda proposatu du UZEIk

Ostirala, 23 abendua 2022, 16:34

Comenta

Berriki jakinarazi dute Euskaltzaindiak eta UZEIk 'Zorioneko' hautatu dutela 2022 urteko hitz. Hori ez da, baina, amaitzear den urteko hitz adierazgarri bakarra, eta UZEIk beste 27 hitzez osatutako zerrenda proposatu du.

Ohar baten bidez gogoratu dutenez, «urteko hizketagai nagusiak izan diren Ukrainako inbasioak eta haren ondoriozko inflazioak arrasto nabarmena utzi dute hedabideetan eta sare sozialetan aurten». Adibidez, gorabehera ekonomikoei buruzko albisteetan, hitz batzuk protagonismo handiagoa izan dute hedabideetan (deflatatu aditzak, kasu baterako). Kontzeptu batzuk izendatzeko esamolde berriak ere erabili dira, esaterako, murrizflazio (murriztu eta inflazio hitzak konbinatuz sortua, ingelesa eredu hartuta).

«Bestelako gaiek ere ekarri dizkigute hitz eta esamolde berriak: adibidez, urte-hasieran nazioarteko komunikabideetan ere oihartzuna izan zuen makroetxaldeen auziak, emakumeen aurkako sexu-erasoak egiteko erabili den ziztaden bidezko sumisio kimikoa edo 'indarkeriarik gabeko estatu kolpea' izendatzen duen kolpe bigun esamoldea».

Hitz berriak sortu bakarrik ez, beste batzuk erabiltzeari ere uzten diote hiztunek. Horixe gertatu da aurten bertsolaritzan. Orain arte, txapelketetan bertsolariek kartzelako lanak egiten zituzten, baina hemendik aurrera ganbarako lanak izango dira bakarkako saio horiek.

UZEIk argitu duenez, «eguneroko lexikoak urtebetean egiten duen bilakaeraren adierazle izan daitekeen arren, zerrenda honek ez du zorrotza edo exhaustiboa izateko asmorik». Hori osatzeko UZEIk «egunez egun arakatzen du hedabideetako erabilera, eta hizkuntzaren prozesamendu automatikorako eta beste lan batzuetarako biltzen dituen hitz eta termino guztien artetik, hitz-sorta bat hautatzen du, urtearen errepasoa egin eta, bide batez, euskararen eraberritze-gaitasuna azpimarratzeko».

Aurten ibilbide handia izan duten hitz guztiak ez dira zerrenda honetan jaso. Esate baterako, Madrilgo Kongresuan eta Eskoziako Parlamentuan onetsi berri diren trans legeen harira, genero-autodeterminazioa maiz izan da hizketagai aurten, baina iaz esamolde horrek izan zuen erabileragatik 2021eko hitzen zerrendan sartu zenez, aurtengo hautaketatik kanpo utzi da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hogeita zazpi hitz urteak eman duena laburbiltzeko

Hogeita zazpi hitz urteak eman duena laburbiltzeko