Hirugarren kanporaketa, Arrigorriagan igandean
Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi eta Lurdes Ondaro bertsolariek azaroaren 11n Berrizen izango den finalaurrekoetarako txartela bilatuko dute
J. A.
Sábado, 14 de octubre 2023, 11:41
Igande honetan, urriak 15, Arrigorriagako Lonbo aretoan lehiatuko da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. Aurrekoetan bezala 17:00etan hasiko da lehia eta Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi eta Lurdes Ondaro bertsolariek osatutako seikotetik nagusitzen denak finalaurrekoetarako zuzeneko txratela lortuko du, zehazki azaroaren 11n Berrizen izango dena.
Publicidad
Igor Menikak jarritako gaiekin ariko dira eta seien jarduna baloratzea izango da Ainhoa Arregik, Beñat Romerok, Garazi Mendozak, Graxi Arregik, Iñaki Aurrekoetxeak, eta Mirari Azulak osatutako epaimahaiaren lana. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea arituko da. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko du antolakuntzak igandean bertan, 16:00etan, Lonbo aretoan.
Aurrez bi kanporaketa lehiatu dira, lehena Mungian eta bigarrena Gernika-Lumon eta horien ostean honela da sailkapen nagusia: Ibai Amillategi (479 puntu, sailkatuta), Bittor Altube (472.5), Txaber Altube (461.5, sailkatuta), Mikel Retolaza (455), Araitz Katarain (446), Arkaitz Zipitria (443.5), Peru Vidal (439), (Julen Ibarguengoitia 438.5), Iker Garitagoitia (434), Koldo Muñiz (427.5) eta Izaro Bilbao (383).
Goirienak eta Amillategik saioetako garaile bezala txartela eskuratua dute, gainerakoek puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Ostean, hiru finalaurreko izango dira azaroaren 11n Berrizen, 18an Santurtzin eta 25ean Lemoan -bertan batuko dira Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia- eta, azkenik, finala abenduaren 16an Miribillan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión