Borrar
Liburuaren azala
Hipatia matematikari eta filosofoaren lana erakusteko komiki-liburua

Hipatia matematikari eta filosofoaren lana erakusteko komiki-liburua

Ikaselkar argitaletxeak 'Hipatia, egia matematikan' komiki-liburua argitaratu du 'Zientzialariak' bildumaren baita. Jordi Bayarrik idatzi eta ilustratu du, eta Maialen Berasategik itzuli

DV

Donostia

Sábado, 2 de noviembre 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hipatia matematikari eta filosofo ospetsuaren bizitza eta zientziari egindako ekarpena ezagutzera emateko, Ikaselkar argitaletxeak 'Hipatia, egia matematikan' komiki-liburua argitaratu du. Haur eta gazteentzako liburua, 'Zientzialariak' bildumaren baitan argitaratu du Jordi Bayarri idazle eta marrazkilariak. Maialen Berasategik itzuli du euskarara.

Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta zientziarekiko interesa piztea du helburu egitasmoak. Komiki formatua heziketa tresna gisa erabiliz, historian zehar izan diren zientzialari eta pentsalari handienen biografiak eta lorpenak haurrei ezagutzera eman nahi dizkie argitaletxeak.

Hain zuzen ere, zientziaren historian itzal handiko izenak aurki daitezke azken urteotan argitara emandako 'Zientzialariak' komiki-bilduman, hala nola, 'Marie Curie. Radioaren aktibitatea', 'Newton. Grabitatea ekinean', 'Galileo. Izarren mezularia', 'Darwin. Teoriaren eboluzioa' eta 'Aristoteles. Jakiteko irrika'. Zerrenda hau mardultzera dator Hipatia.

Ikaselkar argitaletxeko zuzendari Edurne Soraluzeren hitzetan, «helburu bikoitza du egitasmoak: batetik, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta, horri lotuta, euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea eta, bestetik, dibulgazio zientifikoaren bitartez, haur eta gazteei zientzia modu ulergarrian gerturatzea, STEAM arloekin lotutako bokazioak bultzatze aldera».

Gainera, azken argitalpen honekin, emakume zientzialarien lana agerian jarri nahi izan du argitaletxeak, haur eta gazteek, neskek bereziki, emakume zientzialarien erreferenteak izan ditzaten.

Irakurleek antzinako Alejandriako liburutegia deskubrituko dute Hipatiarekin batera, eta Alexandro Handiaren garaian matematika eta filosofia ikasle gazteen bizitza nolakoa zen ezagutuko dute. Liburuak, halaber, erakusten du Hipatiak ikasi egin nahi zuela, eta egia erdietsi, eta hori lortzeko matematika zela berarentzat biderik onena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios