Borrar
Hernani 'nahastuko' du hurrena Barrexerkak

Hernani 'nahastuko' du hurrena Barrexerkak

Urtarrilaren 30ean izango da 'Nahastumbury' emanaldia Biteri Kultur Etxean

J. A.

Lunes, 20 de enero 2025, 10:37

«Benetako historia eta horretaz gogoratzen dena ezberdina da» mantratik sortutako Nahastumbury emanaldia urtarrilaren 30ean Hernanira eramango du Barrexerka taldeak. «Pertsona batek, laguntasun batek, boligrafo batek, untxi batek, lokal batek… guztiak du bere historia. Ezberdina izaten da, ordea, Benetako historia eta horretaz gogoratzen dena. Auzoko bizilagunek teoria hori egiaztatzen dute maiz, baina ezin daiteke asko fidatu haien ahotik irteten denaz. Froga gehiago behar izanez gero Nahastunbury-ra joateko gonbita luzatzen dute, non guztia argituta edo erabat nahastuta irtengo den bertaratutako pertsona», dio sinopsiak.

Ez da agendan duten zita bakarra, ostean Oiartzunen izango baitira otsailaren 16an eta segidan Iruñean (otsailak 28), Gernikan (martxoak 21), Urnietan (martxoak 23) eta Pasai Antxon (martxoak 28).

Lagun arteko bilera batetik sortu zen 2018an Barrexerka. Lehen aroan emanaldiak gonbidatuekin izan ziren, besteak beste Xabier Madariaga, Kike Amonarriz, Miren Amuriza edota Iñaki Artola. Ostean txipa aldatu eta emankizunak «modu profesionalagoan» garatzeko hautua eginda, antzerkitik gehiago duten ikuskizunak eskaini dituzte. Hala heldu dira 'Barkatu eragozpenak', 'Ez etorri', 'Hor esketxa dago' edo 'Bagoiaz'.

Tartean, gainera kolaborazio edo bestelakoak ere izan dituzte, 2022ko Durangoko Azokan esaterako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hernani 'nahastuko' du hurrena Barrexerkak