Hèctor Parrak gidaturiko musika konposizio ikastaroa iragarri du Musikenek

Hèctor Parrak gidaturiko musika konposizio ikastaroa iragarri du Musikenek
AP

Musikenek, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak Musika Garaikideko Konposizio Ikastaroa eskainiko du irailaren 24tik 26a bitarte

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak musika garaikidea konposatzen ikasteko kurtsoa antolatu du irailaren 24etik 26ra.

Arratsaldero izango da, 16:00etatik 20:00etara. Musikagileak urtero antolatzen duen 'Musika Garaikidearen Zirkuitua'ren baitan.

1976an jaio zen Bartzelonan. 2002 urteaz geroztik Parisko IRCAM - Centre Pompidouko konpositore egoiliarra da eta nazioarteko konposizioko Cursuseko konposizio eta informatika musikaleko irakaslea da 2013. urtetik.Bartzelonako Goi-Mailako Udal Musika Kontserbatorioan burutu ditu ikasketak, non Konposizio, Piano eta Armonia arloetan Ohorezko Sariak lortu dituen. David Padrós, Carles Guinovart, Brian Ferneyhough, Jonathan Harvey, Philippe Manoury, Philippe Loroux, Horacio Vaggion, José Manuel López López eta Michael Jarrellen gidaritzapean egin ditu konposizio ikasketak Ginebrako Haute École de Musique ikastegian.Kataluniako Generalitateak Kulturako Sari Nazionala eman zion 2017an, eta 2011n Alemaniako Ernst von Siemens Fundazioaren eskutik hain entzutetsua den Konposizio Saria jaso zuen. Baita San Frantziskoko Donald Air Memorial International Composition Prize 2007 (AEB), El Mundo egunkariaren Premio Tendencias 2009an (Espainia) eta Impuls Graz saria 2008an (Austria), beste askoren artean.Hirurogei enkargu baino gehiago jaso ditu herrialde desberdinetatik. Horien artean, Frantziako Estatua, Municheko Opera Bienala, Louvre Museoa, IRCAM - Pompidou Zentroa, Berlingo Arte Akademia, West Deutsch Rundfunk eta SWR, Koloniako Filarmonia, Lyongo Bienala, Klangforum Wien, Ensemble Intercontemporain, Kultura Ministerioa, Centro Nacional de Difusión Musical CNDM, ONE, Bartzelonako Auditori antzokia, Estrasburgoko Musika Jaialdia, Société Selmer, etab. aipa daitezke.Bereziki genero dramatikoa jorratzen duen konpositore gisa, bost opera eta eszena proiektu estreinatu ditu, horiek guztiak publikoaren eta kritikarien harrera itzela jaso dutelarik: Wilde (2015) Schwetzinger Festpielen, Das geopferte Leben (2013-14) Municheko Bienalean -Opernwelt aldizkari entzutetsuaren eskutik urteko estreinaldi onenerako izendapenarekin-, Te craindre en ton absence (2012-13), Hypermusic Prologue (2016) eta Zangezi (2007).Tokyoko Orkestra Filarmonikoak, Espainiako Orkestra Nazionalak (ONE), Bartzelonako Orkestra Sinfonikoak eta Kataluniako Nazionalak (OBC), Stuttgart Radio Symphony Orchestrak, Bruselako Filarmoniak eta Holland Symfonik, beste orkestra batzuen artean, bere lanak interpretatu dituzte nazioarteko jaialdi nagusi ugaritan.Aipatzekoak dira, besteak beste, Luzerna, Warsaw Autumn, Viena Kontzerthaus, Donaueschingen, Parisko Filarmonia, New Yorkeko Guggenheim, Wien Modern, Madrilgo Auditorio Nazionala, Bartzelonako Auditori antzokia, Amsterdam Muziekgebouw, Luxemburgoko Filarmonia, Gran Teatre del Liceu, Stuttgart Opera House, San Frantziskoko Arts Festival, Tokio Suntory Hall, etab.Parrak idatzitako trio eta ganbara musikako piezak Ensemble Recherchek grabatuak izan dira, KAIROSentzat eta ARS HARMONICArentzat. Hypermusic Prologue opera Ensemble Intercontemporainek grabatu du, KAIROSentzat halaber. 2012an Collegno eta Ernset von Siemens Fundazioak konpositorearen Caressant l’horizon CD monograkoa argitaratu zuten.