Ainhoa Aizpuru, erdian, epaimahaiko bi kiderekin.

'Hamaika entzuteko!' irrati-piezen lehiaketako irabazleak, entzungai

Donostia Kulturak antolatutako lehiaketa José Luis Gallegok eta Joan Quintanillak irabazi dute, eta Ainhoa Aizpuruarena izan da euskarazko pieza onena

Jueves, 22 de diciembre 2022, 16:46

José Luis Gallegok eta Joan Quintanillak irabazi dute Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika entzuteko! VIII. Irrati-piezen lehiaketa eta Ainhoa Aizpuruak, euskarazko pieza onenaren saria. Sariak hilaren 16ean eman ziren. DK Irratiaren 'Ispilu Beltza' irratsaio berezi batean ezagutarazi ziren astelehenean eta DK Irratiaren webgunean entzun daitezke. 'Ispilu Beltza' podcastak ere eskaini dio tarte berezia lehiaketari.

Publicidad

Deialdira aurkeztutako lanen artean, epaimahaiak erabaki zuen pieza irabazlea 'El cuaderno de José Luis Gallego' zela. Hobakoa esan zuen epaimahaiak pieza horri buruz: «Dibulgazio-pieza bikaina da, oso argia eta ongi egindakoa. Lokuzioaren, musikaren eta soinu-efektuen edizioa biribila da, eta entzumenaren bidez kontatzen duen istorioa irudikatzea lortzen du». Egileak José Luis Gallego ingurumen-kazetaria eta Joan Quintanilla irrati-errealizadorea dira, biak Bartzelonakoak.

Euskarazko pieza onenaren saria Ainhoa Aizpurua zarauztarrarentzat da, 'Tximinoa zetaz jantzi arren…' izeneko lanagatik. Epaimahaiak azpimarratu du audio-pieza dinamiko eta aldarrikatzaile baten bidez gaur egungo gai bat lantzeko eta gazteei ahotsa emateko duen gaitasuna.

Irrati-piezen lehiaketarekin irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea izan du helburu Donostia Kultura Irratiak. Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu behar zituzten, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea zen, eta edozein motatako pieza izan zitekeen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad