Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko edizioko emanaldi bat. HEA
Ea, hamabosgarren urtez poesiaz blai

Ea, hamabosgarren urtez poesiaz blai

Jon Miranderen 'Haur besoetakoa'-ri buruzko hitzaldi batekin abiatuko dira ostiral honetan bete-beterik datozen 'Poesia Egunak

Viernes, 13 de julio 2018, 12:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Literaturaren inguruko ekitaldietara joateko ohitura dutenen artean, ez dira gutxi esaten dutenak Eako Poesia Egunak direla berezinenetakoak, eta ez bakarrik Bizkaiko kostaldeko herri txiki hori berezia delako, baizik eta orain dela 15 urte Herrijeri Emon Arnasa (HEA) taldea antolatzen hasi zen eta gaur egun askoren babesa duen jaialdi literarioak eusten dielako tamainari, xarmari eta gauzak egiteko modu arretatsuari.

Aurtengo edizioa 'Lurra sustraietatik orri' lelopean egingo da eta, aurreko 14 urteetakoek bezala, euskaraz sortutako literaturaz eta musikaz aparteko tokietan gozatzeko aukera eskainiko du, idazle eta musikari askoren konpainian. 2018ko Poesia Egunak ostiral honetan abiatuko dira, Amaia Elizalde Estenagaren 'Jon Miranderen (H)aur besoetakoa (1959-…), nondik eta nora?' hitzaldiarekin. 1959an idatzia eta 1970ean argitaratua, liburu polemikoa da Miranderena, gaur egun, agian, erraz publikatuko ez zena pedofiliarekin-eta izan ditzakeen harremanen kontura. Argigarria izango da zalantzarik gabe Miranderen lanaren inguruko tesia egiten ari den Elizalderen hitzaldia, Eskolondon izango dena, 19:30ean. Toki berean, 22:30ean, esperimentaziotik asko daukan dantzaldia egingo Mizel Théret-ekin, Mikel Laboaren 'Lekeitioak' erabilita.

Zapatuan, hilak 16, 'Bestelako lurralde, intimitate eta euskal herritarrak egungo literaturan' hitzaldia eskainiko du Ibai Atutxak, 11:00etan. Moilan, berriz, entzun ahal izango da, 13:00etan, Martin Bidaur eta Juanjo Olasagarreren errezitaldia. Eneritz Artetxe aktorea eta Trizak taldea ere izango dira tartean.

Arratsaldean antzerki giroa zabalduko da herriko kaleetan, Metrokoadroka Sormen Laborategiaren 'Zanbuia!' lanaren eskutik. Eguneko bigarren errezitaldia Portusolon izango da, 20:30ean. 'Paparrean' izenburua jarri diote, eta Josu Landa, Gotzon Barandiaran, Itziar Castrillo eta Ane García elkartuko ditu. Eguna amaitzeko, Mice-ren kontzertua, Eskolapean.

Igandeko egitaraua 11:00etan jarriko da martxan. Eskolondon, 'Lurra, animaliak, emakumeak: desokupazio-ariketa 5' hitzaldia eskainiko du Mari Luz Estebanek. Bi kontzerturekin amaituko dira aurtengo Poesia Egunak. Moilan, 13:00etan, Nora Izagirre, Haritz Harreguy eta Rubén Caballerok osatzen duten eMe taldea ariko da, Oier Guillan aktore eta poetaren kolaborazioa izango dutelarik. Azken hitzak La Basurenak izango dira, frontoi inguruan ariko baita 17:30etik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios