Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Filmeko irudia

'Haizearen egia' film laburra ikusgai izango da Zumaian

Ekain Albiteren lanak Tahar-en istorioa kontatzen du, Saharako 20 urteko mutil gaztearena. Maluta films ekoiztetxearekin elkarlanean burutu du ikus-entzunezkoa

DV

Donostia

Asteazkena, 9 iraila 2020, 14:40

Comenta

Ekain Albiteren (Zumaia, 1999) 'Haizearen egi'a film laburra Zumaiako Aita Mari Antzokian proiektatuko da irailaren 10ean, ostegunean. Albite zinema-zuzendaritza ikasten ari da Bartzelonako ESCACen, eta lehen aldia du zuzendaritza profesionalean.

Filmak Tahar-en istorioa kontatzen du. Saharako 20 urteko mutil gaztea da, eta Euskal Herrian bizi da. Haren familiak, ordea, Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du. Egun batean, dei bat jasoko du bertatik: aita hilzorian dago.

Saharar gaztea etxera itzuliko da orduan eta, aitaren gorputza garbitzen duen bitartean, aurre egin beharko die iraganari, oroitzapenei eta kontraesanei. Lortuko al du bere bizitzako piezak dagokien lekuan jartzea? Gai izango al dira elkar ulertzeko? Eta elkarri barkamena eskatzeko?

Film laburra Maluta* Filmsek ekoiztu du, eta Zumaiako eta Zestoako udalen, Euskal Fondoaren, Darahli Elkartearen, Wanda Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Haizearen egia' film laburra ikusgai izango da Zumaian

'Haizearen egia' film laburra ikusgai izango da Zumaian