'Gure oroitzapenak' eta 'Black is Beltza', Habanako Zinema Jaialdian

Proiektuan parte hartu duten zuzendariak, aurtengo Donostiako Zinemaldian./USOZ
Proiektuan parte hartu duten zuzendariak, aurtengo Donostiako Zinemaldian. / USOZ

Bertan bizi den Joseba Sarrionandia idazlearen bizitza eta literatura islatzen dituzten 12 film laburrez osatutako lana da 'Gure Oroitzapenak'

'Gure oroitzapenak' euskal filma izango da ikusgai Habanako Zinema Latinoamerikar Berriaren Nazioarteko Jaialdian, eta Mikel Arredondo ekoizlea bertan iuzango da pelikula aurkezten. Habanako Zinema Jaialdia ostegunean hasi zen eta hilaren 16 arte iraungo du, eta 'Gure oroitzapenak' igandean eta astelehenean emango dute, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

Joseba Sarrionandia idazlearen bizitza eta literatura islatzen dituzten 12 film laburrez osatutako lana da 'Gure oroitzapenak'. Filma ekoitzi duen Adabaki ekoiztetxeak bere webgunean dioen moduan, «Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da», eta ausentzia horri konponbidea emateko, iruditan agertu nahi izan dute autorea, bere poema eta ipuinak pantailara eramanez.

Euskal Herriko eta beste hainbat herrialdetako 12 zinemagilek parte hartu dute filman, eta bakoitzak Sarrionandiaren istorio bat kontatu du begirada propioarekin. Oskar Alegria, Öscan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela eta Maialen Sarasua Oliden dira egileak.

Filma birritan emango dute Habanako Zinema Jaialdian, Otras Latitudes izeneko sailean: igandean, gaueko 22:30ean, Acapulco aretoan, eta astelehenean, arratsaldeko 15:00etan, Riviera aretoan. Mikel Arredondo filmaren ekoizleetako bat da, eta Kubako hiriburuan izango da, lana jendaurrean aurkezteko.

Bestalde, 'Gure oroitzapenak' lanaren zuzendarietako bat izan den Fermin Muguruzak beste pelikula bat aurkeztuko du Kubako hiriburuan: 'Black is Beltza'.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos