Borrar
25. urteurrena ospatu du aurten muuseoak. luis tejido

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datozen bi astelehenetan

Urtarrilaren 22ra arte dago 'Sekzioak/Intersezioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte' erakusketa arrakastatsua bisitatzeko aukera

Larunbata, 24 abendua 2022, 13:02

Comenta

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datozen bi astelehenetan, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an, Gabonetako jaiegunak direla eta, nahi duten guztiek bertaratzeko aukera izan dezaten. Museoa itxita egoten de normalean astelehenetan.

Horrela, museoko irturriek jakitera eman dutenez, egunotan hurbiltzen diren bisitariek ikusgai izango dute BBK-k babestutako 'Sekzioak/Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte' erakusketa.

Sortu zenetik gaur arte osatzen aritu den bildumaren ikuspegi panoramiko bat eskaintzen du erakusketak, bere historian lehen aldiz areto guztiak osorik hartuta. Taldeko erakusketa handia gaikako hiru ardatz nagusitan antolatuta dago: 'Historiaren mugarriak' hirugarren solairuan, 'Narratibagintza' bigarrenean eta 'Bizitza materiala' lehenengoan.

Urtarrilaren 22ra arte dago arrakasta handia izaten ari den erakusketa ikusteko aukera. Hain zuzen ere, abenduaren 2an amaitu zen 25. urteurrena ospatzeko antolatutako 'Denontzako BBKartea' kanpainaren barruan 97.302 bisitari izan zituen. %74 bizkaitarrak izan ziren, %14 gipuzkoarrak eta gainerakoak arabarrak.

Bestalde, Gabonetan museora hurbiltzen diren 3 eta 11 urte bitarteko haurrek jolas dibertigarri bat aurkituko dute eta artelanak esperimentatu eta gozatu ahal izango dituzte, aretoetan barrena haien erritmora egin ahal izango dituzten sormen jardueren bitartez, artearen eta ospakizunaren arteko harremana aztertuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datozen bi astelehenetan

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datozen bi astelehenetan