Secciones
Servicios
Destacamos
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Sábado, 14 de septiembre 2019, 13:45
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Radio Euskadiko 'Graffiti' saioak ikasturte berriari ekingo dio astelehenean, irailaren 16an. Galder Perezek 17:00etatik 19:00etara gidatzen duen magazinak hainbat berrikuntza dakartza.
Edukiei dagokionez, gizarte eta kultur gaiak, sorkuntza arlokoak eta mugimendu alternatiboak izango dituzte jomugan. Horien zabalkundea egitea eta entzuleak entretenitzea izango dute helburu.
Egun-eguneko gaiei helduko diete: aldaketa klimatikoa, giza eskubideen aldeko borrokak... Esparru ezberdinetatik ezagunak zaizkigun pertsonei hurbileko elkarrizketak egingo dizkiete, eta munduan barrena ikasten edo lanean ari diren gazte euskaldunekin bat egingo dute, bizi diren hiri hori ezagutzeko asmoz.
Ohiko kolaboratzaileekin jarraituko dute: Maialen Sobrino hizkuntza minorizatuen aldeko ekintzailea, Ziortza Karranza psikologo eta sexologoa, Idurre Eskisabel kazetari eta antropologoa eta Irati Jimenez idazle eta kazetaria. Hauei lagun berri bat batuko zaie: Maria Urcelay aktore eta kazetaria.
Imanol Ituiñoren magia erakustaldi berriak izango ditugu, eta umore tarteak indartuko dituzte, Lander Otaola eta Sergio Arrospide aktoreen eta Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren azken edizioa irabazi duen Gemma Martinezen eskutik.
'Graffiti' saioko atal espezializatuak berritu egingo dituzte. Liburu bitxiei buruz mintzatuko zaigu Inko Martin Papiro Run Run atalean. Ikus-entzunezko nobedadeen inguruan arituko da Mikel Zumeta MacGuffin tartean.
Enrique Rodal arduratuko da teknologia berriez eta Josu Bergara marketing eta publizitate kontuekin etorriko zaigu. Nextor eta Aitor Otaño aita-semeen eskutik arte plastikoen eta urbanoen munduan murgilduko gara.
Musikari ere tarte zabala eskainiko diote. Nerea Alberdi konpositore eta biolin jotzaileak irrati bidezko musika klaseak ematen jarraituko du, eta hiru kolaboratzaile berri izango dituzte: Miren Narbaiza (Napoka Hiria, Mice), Boris Orodreth (Euskadiko beat box txapelduna) eta Behotsik orkestrako kideak.
Bestalde, 'Canciones & Temazos' txapelketarekin jarraituko dute. Félix Linaresek eta Galder Perezek kanta bana proposatutako dute, eta Ilaski Serranok erabaki beharko du bietatik zein den onena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.