Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Tabakalera.eu
EKI1 globo estratosferikoaren jaurtiketa atzeratu dute

EKI1 globo estratosferikoaren jaurtiketa atzeratu dute

EKI1- sonda Hirikilabsen Aranzadi elkartearen kolaborazioarekin batera lanean diharduen Astronomia hiritar lantaldearen proiektu bat da

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 22 de agosto 2019, 11:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailak eta Tabakalerako Hirikilabsek globo estratosferiko bat eraikitzeko tailerra antolatu dute abuztuan.

Altitude handiko globoak (HAB) zientzialariek mundu osoan duela urte asko erabiltzen dituzten instrumentuak dira, besteren artean atmosfera ikertu, zerutik argazkiak hartu edo klima aztertzeko.

Azken urteotan eta kostu baxuko hardwarearen agerpenari eta mundu mailan barreiaturik sortu diren zientzia hiritar ekimen ugariei esker, teknika hauek nahitaezkoa den kuriositatea eta esploratzeko grina duen edozein pertsona edo kolektiboren eskura geratu dira.

Lantegian horrelako misio bat martxan jartzeko beharrezkoak diren ezagutza eta materialak errepasatu zituzten abuztuaren hasieran, irrati bidezko jarraipena eta lokalizazio sistemetatik abiatuta, jaurtiketaren inguruko legedia eta ezaugarri fisikoak, edo hegaldiaren ibilbideari dagozkion kalkulu eta parametroak ezagutzera.

Lantegiaren emaitza bezala EKI-1 misio globoaren jaurtiketa egiteko asmoa zuten, abuztuaren 10ean, eguraldiak hala ahalbidetuz gero. Izan ere, abuztuaren 9an dena prest eduki arren, globoa Frantziako aire eremuan sartuko zela aurreikusirik (eta horretarako baimenik ez zutenez), jaurtiketa atzeratu egin behar izan zuten.

Beraz, oraingoan bai, haizearen norabidea eta eguraldia aldekoak badira, irailaren 7an, larunbatean, Miramoneko belarditik globoa jaurtiko dute. Globoak 35km-ko altuera hartuko luke, eta tenperatura, presioa eta radiazio kosmikoa neurtzeko sensoreak jarriko zaizkio.

EKI1 misioa radiofrekuentzia bidez trasmitituko da APRS erabiliaz (www.aprs.fi ) eta LoRa momentuko trasmisio digitala erabiliko da baita ere (Hirikilabseko twitterean ikusi ahal izango da).

Honez gain, globoak dituen sensore ezberdinek kalitate altuko irudiak hartuko dituzte eta baita atmosferaren inguruko informazioa, radiazioa eta hezetasuna. Datu hauek garrantzitsuak dira gure atmosferaren egoera ezagutzeko eta datozen misioen datuak ere kontutan hartzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios