Glaukoma, Vendetta, Kulto Kultibo, Mikel Urdangarin eta Leo Harlem Hondarribian izango dira

Bentako karpan eta Arma Plazan egingo dituzte kontzertuak/De la Hera
Bentako karpan eta Arma Plazan egingo dituzte kontzertuak / De la Hera

«Eskaintza zabala prestatzeko lanetan» ari dira Hondarribiko jaietarako

Hondarribiko jaiak hasteko hiru bat aste falta badira ere, honezkero eman dituzte aditzera zeintzuk izango diren kontzertu edo ekimen nagusiak. Udalaren esanetan, izen esanguratsuenak Leo Harlem, Glaukoma, Vendetta, Kulto Kultibo, Mikel Urdangarin, Golden Apple Quartet edota Morgue dira. Dena den, Udaleko Kultura sailetik adierazi dutenez, «eskaintza zabala prestatzeko lanetan» ari dira. Irailaren 7tik 11ra luzatuko dira jaiak.

Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazuk esan duenez, «kalitatezko musika eskaintzea da gure helburuetako bat, beti ere publiko desberdinari aukera eskainiz, gazteentzat eta ez hain gazteentzat, musika gustu desberdinak daudela kontutan izanik, denak pozik edukitzeko asmotan». Hala, Sagarzazuk azaldu du musika eta emanaldietarako Benta edota Arma Plaza erabiltzen dituztela: «aurten ere irailaren 6an gazteentzat Kasino Zaharreko lorategietan musika izango dugularik ere, grafitti lehiaketen ostean».

Bestalde, Udal iturriek adierazi dute irailaren 6an Bentan Glaukomaren kontzertua izango dela, DJ Txankleta eta DJ Anisakis-ekin batera. Irailaren 8an, gaueko 23:30ean Kupela eta Kulto Kultibo taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Igandean, hilak 9, Arma Plazan Golden Apple Quartet ariko da eta Bentako karpan, The Baboon Show eta Morgue taldeak igoko dira oholtzara. Irailaren 10ean, Arma Plazan Mikel Urdangarin musikaria ariko da eta Bentako Karpan, Vendetta taldeak bere ikuskizuna eskainiko du.

Amaitzeko, azken egunerako Bentan, 'Mariachi Imperial Elegancia Mexicana' taldea izango da. «Jaien amaierarako, Leo Harlem handia ekarri ahal izan dugu, horrekin eta su artifizialekin jaiei amaiera egokia emateko asmotan» amaitu du Katixa Silanes kultur zinegotziak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos