Borrar
Zinemaren historiara pasa diren hainbat filmetan aritutakoa da Machalski.
Gidoi-idazketa tailerra uztailean, Miguel Machalskiren gidaritzapean

Gidoi-idazketa tailerra uztailean, Miguel Machalskiren gidaritzapean

Zinemara bideratuta eta garapen fasean dauden sorkuntzako luzemetraia edo dokumentaletan ari direnek aurkez ditzakete proposamenak maiatzaren 30era arte

Viernes, 11 de mayo 2018, 12:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Guztiok dakigu zer den gidoilari bat, baina jarduera ezezagunagoa da gidoi-analistarena. Horretara dedikatzen da hain zuzen datorren uztailerako Zineuskadi–Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak antolatu duen gidoi-idazketa tailerra emango duen Miguel Machalski. Parisen bizi den argentinarrak, besteak beste, Clint Eastwooden 'Million Dollar Baby', Alejandro Amenabarren 'Mar adentro' , Nagisa Oshimaren 'Taboo', David Cronenbergen 'Spider'', Sydney Pollacken 'La intérprete' eta Ingmar Bergmanen 'Saraband' filmetan hartu du parte bere ibilbide luzean

Tailerra uztailaren 2tik 4ra egingo da Gasteizen, oraindik zehazteke dagoen tokian, eta zabalik da izena emateko epea. Hain zuzen ere, lanak aurkezteko azken eguna maiatzak 30 da. Miguel Machalskik berak hautatuko ditu parte hartuko duten proiektuetako gidoilariak.

Hautatutako proiektuetarako aholkularitza pertsonalizatuak egoteaz gain, masterclass bat egingo dute. Uztailaren 2an, Miguel Machalskik hitzaldia eskainiko du gidoien idazketarekin lotuta zinema industriako profesionalei zuzendua. Ekimenaren helburua gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea da, eta hori modu pertsonalizatuan egitea. Hautagaien profilari dagokionez, film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariak eta gidoilari/zuzendari/produktore taldeak lehenetsiko dira. Gehienez, proiektuko hiru pertsonek parte har dezakete. Tailerra gaztelaniaz izango da.

Esan bezala, aholkulariak aukeratuko ditu proiektuak. Zinemara bideratutako eta garapen fasean dauden sorkuntzako luzemetraiak edo dokumentalak izango dira. Proposamenak 2018ko maiatzaren 30a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (info@europacreativaeuskadi.eu), eta informazio zabalagoa ere bertan lor daiteke, edo 34 943326837 telefono zenbakian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios