Gernikako Bakearen Museoak bonbaketaren lekukoen testigantzak jaso ditu erakusketa berri batean

Aurkezpen ekitaldiko argazkia./Irekia
Aurkezpen ekitaldiko argazkia. / Irekia

'Bizitako Bonbaketa' ikus-entzunezko erakusketa aurkeztu zuten ostiralean, bonbaketaren 82. urteurrenean

EL DIARIO VASCO

Gernikako Bakearen Museoak BIZITAKO BONBAKETA. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron, Gernikako bonbaketaren lekukoek bizitako testigantzak ikus-entzunezko edukien bitartez jaso dituen erakusketari hasiera eman dio gaur.

Bertan egon dira, Gernikako alkate den José María Gorroño, Gernikako Bakearen Museoaren zuzendari, Iratxe Momoitio, testigantza eman duten pertsonak berak eta memoria historikoan lanean dabiltzan elkarteetako ordezkariak.

Erakusketan daude ikusgai garai desberdinetan jasotako testigantzak. Adibidez, William Smallwoodek, «Egurtxiki»-k, 70. hamarkadan jaso zituenak eta orain ikus-entzunezkoak bihurtu direnak. Hauei gehitu dira 2018.urtean Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak jasotakoak.