

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Mendia
Sábado, 1 de febrero 2025, 12:26
Euskarazko kultur-proiektuak sortzeko eta garatzeko espazio eskainiko die Loraldiak jaialdiak 30 urtez azpiko gazteei Lekeition ekainaren 23tik 27ra egingo diren egonaldiekin. Parte-hartzaileei beren proiektuak martxan jartzeko baliabideak eta aholkularitza eskainiko dizkie, diziplina anitzetan: dramaturgia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza eta beste hainbat arlo.
Horien artean parte-hartzaileek lanerako espazioak, profesionalen tutoretza, ostatua eta Lekeitioko Sormen Astearen jardueretan parte hartzeko aukera izango dute
Oinarrietan zehaztua dagoenez parte-hartzaileek 30 urte baino gutxiago izan beharko dituzte eta proiektuak euskaraz garatua izan beharko du. Berau aurrera eramateko banaka zein taldeka aurkez daitezke, eskaeraren arabera egonaldia egun bat eta bost egun artekoa izango da eta proiektuaren tutore moduan zein izan nahiko luketen, pertsona zein profesionala, proposa daiteke.
Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 20an amaituko da eta hurrengo astean, 28ra arte zehazki, ebaluazio tartea izango da. Epaimahaiak martxoaren 3an jakinaraziko du hautatuen zerrenda eta 5ean publikatuko da.
2025ekoa Loraldiak antolatutako laugarren sormen-egonaldia izango da. Aurreko urteetan zan dira laguntzaile, besteak beste Jon Maya (Kukai), JMartina, Mixel Etxekopar, Jean Kristian Galtxetaburu, Oskar Alegria y Uxue Alberdi Ane Labaka, Leire Vargas, Amets Aranguren, Josu Martinez, Unai Elorriaga, Josu Aurrekoetxea, Gari, Maialen Lujanbio, Anari eta Dantzaz konpainia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.