Bigarren kontzertu bat eskainiko du Gatibuk Intxaurrondon

Gatiburen kontzertu bateko argazkia, joan den abuztuan egina. /AITOR
Gatiburen kontzertu bateko argazkia, joan den abuztuan egina. / AITOR

Otsailaren 16ko emanaldirako sarrera guztiak agortu ondoren, 15ean beste kontzertu bat eskaintzea erabaki dute

Kontzertu bakar bat zeukan hitzartuta Gatibuk Donostiako Intxaurrondo auzoko kiroldegian, otsailaren 16rako. Hala ere, laukote bizkaitarraren kontzerturako sarrera denak segituan saldu direnez, taldeak eta Donostia Kulturak bigarren kontzertu bat eskaintzea adostu dute. Bigarren emanaldi hori aurrenekoaren bezperan izango da, otsailaren 15ean, ostiralarekin, toki berean eta gaueko 22:00etan.

15eko kontzerturako sarrerak salgai daude honezkero Victoria Eugenia antzokiko lehiatilan eta Donostia Kulturaren webgunean. 15 euroko prezioa dute sarrerek (13,50 Donostia Kulturako txartela dutenentzat).

Donostiako kontzertuaren arrakastak berretsi egin du Gatiburen azken diskoa izaten ari den harrera bikaina. Durangoko Azokan, hain zuzen, Ahotsenean eskaini zuten emanaldi laburrean toki bat lortu ahal izateko osatu zen jende ilara edizio honetako luzeenetakoa izan zen. Laster bigarren hamarkadan sartuko den mendearekin sortu baziren ere, publikoa ez da Alex Sarduiren taldearekin aspertu, eta horren lekuko da 'Azken indioak' diskoari eta hori zuzenean aurkezteko emanaldiei egiten ari zaien harrera.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos