Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien kartel lehiaketa maiatzaren 2an hasiko da

Zeledonen jaitsiera./David Aguilar / EFE
Zeledonen jaitsiera. / David Aguilar / EFE

Maiatzaren 2tik 18ra aurkeztu ahal izango dira lanak

EL DIARIO VASCO

Gasteizko Udalak 2019ko Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian jarriko du, eta egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu, maiatzaren 2tik 18ra bitartean, Landatxo Gizarte Etxean.

Udalak jakinarazi duenez, lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan behar dute.

Kartel irabazlearen aukeraketa bi fasetan egingo da. Lehenengo fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratuko dituen hiru adituk osatutako epaimahai batek aurkezten diren lan guztien artetik lau kartel finalista aukeratuko ditu.

Bigarren fasean, Kultura Zerbitzuko Kultura Ekintzaren Ataleko arduradunak, Informazioaren eta Komunikazioaren Kabineteko diseinuko teknikoak, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolak, Arte eta Lanbide Eskolak eta IES Ekialdea BHI Arte Batxilergoak osaturiko epaimahaiak aukeratuko du kartel irabazlea.

Ikastetxeek haien bozka emango dute prozesu parte hartzaile baten bidez, eta boto gehien jasotzen dituen kartela izango da kartel irabazlea. Berdinketa egongo balitz, Komunikazio eta Informazio Bulegokoko diseinu teknikariak kalitatezko boza emango luke.

Lehiaketa irabazten duen kartelaren egileak 1.500 euroko saria jasoko du eta kartel finalista bakoitzak 250 euro. Udalaren web orrian eta prentsa ohar baten bidez emango da aditzera zein kartel egokitu den irabazle eta zein izan diren finalistak.