Borrar
'Moda eta Ondarea' erakusketako argazkia. LOBO ALTUNA

Garai batean moda, gaur egun ondare

Urtarrilera arte jarraituko du zabalik Getariako Balenciaga Museoan 'Cristóbal Balenciaga, Moda eta Ondarea' erakusketak

Domingo, 18 de noviembre 2018, 12:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2018.a Europako Ondarearen Urtea izateaz gain, eta 50 urte bete direnez Cristóbal Balenciagak erretiroa hartu zuenetik, joskintzako maisuaren obraren ondare-baliotik eta Parisen, Madrilen, Bartzelonan eta Donostian zituen tailerretako jardueraren amaieratik abiatuta 'Cristóbal Balenciaga, Moda eta Ondarea' erakusketa antolatu du Getariako museoak.

Bertako bildumetan oinarrituta Parisko Archives Balenciagaren laguntzarekin eratu den erakusketak Balenciagaren obraren irakurketa bikoitza egin nahi du, haren lanek moda gisa adierazi zutena eta gaur egun ondore gisa adierazten dutena kontuan hartuta. Bideo honetan, urtarrilera arte ikusgai egongo den erakusketaren nondik norako nagusiak azaltzen ditu bildumen arduraduna den Igor Uriak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios