Urgente Norris acaba con el reinado de Verstappen
Patxo Telleria, Miren Tirapu eta Ximun Fuchs. ARIZMENDI

Ganbila, «euskal antzerkiaren aniztasunaren isla»

Hiru libururekin abiatu da euskarazko antzerki-testuak argitaratzeko Susa argitaletxeak eta EHAZEk sortu duten bilduma berria

Nerea Azurmendi

Donostia

Miércoles, 4 de diciembre 2019, 18:39

Antzerki-testuei eskainitako garai bateko bilduma argitaratzeari utzi zionetik 28 urte igaro diren honetan, berriro heldu dio Susa argitaletxeak teatroa liburu formatuan ekartzeari. EHAZE-Antzerkizale Elkartearekin batera, Ganbila bilduma sortu du, eta Oier Guillan idazle eta antzerkigilearen koordinaziopean jarri. Liburuak banaka salduko dira dendetan, baina harpidetza eginez gero 48 euroren truke jaso ahal izango dira urtean argitaratuko diren 6 aleak.

Publicidad

Bildumako lehen hiru aleak aurkezteaz gain, saioa berriro zergatik egin duten azaldu du Guillanek asteazken honetan Donostian. Esperientziak erakutsi du ez dela erraza antzerkia eta liburua uztartzea, baina badaude berriz ahalegintzeko arrazoiak. Dokumentazioaren aldetik, balioko du liburuan betikotu daitezen ia definizioz iragankorrak diren sortze-lanak. «Helburu soziala» ere badu ekimenak, transmisioari lotua batik bat. Lagungarriak izan baitaitezke liburuak, Maiatz argitaletxeak maiatzean aurkeztu zuen antzerki-bildumaren aurkezpenean Antton Lukuk esan zuen bezala, «belaunaldi berriek hutsetik hasi diren sentsazioa gainditzeko».

Aniztasunaren isla izan nahi duen neurrian, elkarren artean nahiko desberdinak diren hiru proposamen jaso dituzte antzerki-testuez gain «testu periferiko» osagarriak dituzten beste horrenbeste liburutan. 1 zenbakia jarri diote Miren Tirapu Goikoetxea iruindarraren eta beraxek 2016an sortu zuen Beheko Larraine taldeari eskainitako 'Bazterreko ahotsak' liburuari. «Nafarroan euskera hutsean lan egiten duten taldeak egotea» garrantzitsua iruditzen zaionez, hori izan da bere hautua. Orain arte taularatu dituzten bi lanak, 'Atte hil aurretik', eta hari lotutako 'Manifestu bat', une honetan antzezten ari direna, bildu dituzte liburuan.

Berriaren ondoren, eskarmentu handiko Patxo Telleria. Lan berri-berri batekin baina, oraintsu estreinatu baitu Tartean Teatroak 'Simplicissimus'. «Umorearen inguruko hausnarketa» da, eta adierazpen askatasunaren ingurukoa ere bai, «momentu gordinenetara» eraman baitute umorea lan honetan, naziak ate-joka zeuden gerra arteko Alemaniara.

Alemaniak eta Euskal Herriak bat egiten dute hirugarren liburua, 'Frankoren bilobari gutuna', aurkeztu duen Ximun Fuchsengan. «Familiaren parte bat kontzentrazio esparruetan egon zen Alemanian, judu izateagatik, eta beste bat hemen euskalduna izateagatik», gogoratu du, memoriari eustearen garrantzia nabarmenduz. «Historiarik gabeko» herri honen «memoria ureztatzeko» sortu zuten hain zuzen 'Francoren bilobari gutuna' Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategiak, Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin batera, «gure herrian gertatu zen sarraski kolektiboa» ezagutzeko eta ikusteko «gurea ez den motxilak nola eragin duen gure intimitatean». 'Zaldi urdina'-rekin, eta Fuchs anaiei dagokienez Axut proiektu berri batekin, beste orrialde batzuk idazten ari dira honezkero, baina liburuari esker hor gelditu da, aurrekoaren aztarna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad