Galderak gorpuztu, erantzunak bilatzeko, koreografia bidez, Egian

Teresa de Calcuta Enparantzan ikusgai izango dira, puntu horietan, koreografiak/
Teresa de Calcuta Enparantzan ikusgai izango dira, puntu horietan, koreografiak

Claudia Lavista koreografo mexikarra eta Dantzazeko dantzariak bi astez aritu dira Iñigo Agerri 'Mielotxin' musikariarekin ikuskizuna sortzen; maiatzaren 23 eta 24an, 19:30ean egingo dute, Teresa de Calcuta Enparantzan

DVDonostia

Sorkuntza koreografikoa eta lurraldeak bat egingo dute Egian. Donostiar auzoak beste behin hartuko du Dantzaz eta Donostia Kulturak antolatzen duten ekimena, hiriko espazioak beste modu batez bizitzeko, dantza baliatuta. Claudia Lavista koreografo mexikarra eta Dantzazeko dantzariak bi astez aritu dira Iñigo Agerri 'Mielotxin' musikariarekin batera sorkuntza koreografiko berezi bat egiteko.

Teresa de Calcuta Enparantzan ikusgai izango dira maiatzaren 23 eta 24an, 19:30ean. Bertan, Donostiako Dantza eta Musika Eskolako hainbat taldeek, Anaiak Dantza Akademiak eta Trebeska Dantza Taldeak parte hartuko dute, baita ere, performance handian.

Kaleak, plazak, eta Donostiako Egia auzoko jendeak, bestalde, eskenatokia eta aktoreak izango dira. Irudimenarekin mugarik gabeko harreman-espazio berri bat eraikitzera gonbidatu nahi dituzte ikusleak. Proposamena 'Ladrillo y telar' deitzen da, eta galdera batzuentzako erantzunak aurkitu nahiko lituzke batzen gaituzten harien inguruan, eta elkarren arteko konplizitate eta elkartasunaz.

Galdera guzti horiek oinarria hartuta, eta dantzariekiko lana hartuta, Lavista auzoaren mamia eta arima arakatzen saiatuko da, «esperientzia estetikoa sortuz, Egiako jendeak, espazioak eta eraikinak bilduz».

Dantzari taldea osatuko dute Beñat Urretabizkaia, Olaia Valle, Diego Pazó, Oier Abrego, Marina Scotto, Miren Lizeaga, Marina Eskisabel eta Marie Luyten-ek. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola, Academia Anaiak eta Trebeska dantza Taldekoak ere gonbidatu dituzte parte hartzera.

Musikari dagokionez, Iñigo Agerri (Mielotxin), J. S. Bach, John Cage, Todd Reynolds eta Jonny Greenwood izango dira entzungai. Zuzendari artistikoa Adriana Pous da, zuzendari nagusia, aldiz, Fernando Sáenz de Ugarte.

Temas

Euskera