
Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Miércoles, 4 de junio 2025, 15:04
Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zelaren 50 urte direla-eta, Euskaltzaindiak Bilbon antolaturiko egitarau oparoa aurkeztu du gaur «XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zen hura omentzeko eta beronen ekarria goresteko». Tartean hamar ekimen aurreikusi dira ondorengo sei hilabeteotan gauzatuko direnak, besteak beste hitzaldiak, antzerki-saioak, kontzertuak, erakusketak eta liburu-aurkezpenak.
Ekainak 6, 19:00etan: 'Aitaren Etxea' emanaldia Bilboko Udalaren Txistularien Bandaren eskutik Euskaltzaindiaren egoitzan.
Ekainak 19 eta 20: 'Gabriel Aresti 1975-2025 jardunaldi akademikoa' hitzaldia katedraren eskutik Euskaltzaindiaren egoitzan.
Ekainak 26, 11:00etan: 'Gabriel Arestik ereindakoak liburuaren aurkezpena' Bizkaia Aretoan.
Urriak 6: Bilboko Koral Elkartearen kontzertua.
Urriak 8: 'Gabriel Arestiren mandatua' liburu-aurkezpena.
Urriak 14 – Abenduak 31: Gabriel Arestiri buruzko erakusketa monografikoa.
Urriak 15: Gabriel Arestirekin kanpoko antzerki-saioa.
Azaroak 14: Gabrielen ispiluetan barrera solasa. Parte-hartzaileak: Leire Vargas, Edorta Jimenez, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz, Sonia Gonzalez eta Tere Irastortza; Antzerki-saioa: Mikel Martinez; Musika: Eñaut Elorrieta.
Abenduak 4: Aresti mug(h)arri pieza eszenikoa. Joxan Goikoetxea.
Abenduak 10: Bilboko Koral Elkartearen kontzertua.
Andres Urrutiak ekainean hasi eta abendura arte luzatuko den egitarauaren helburua zein den azpimarratu du agerpenean: «Oro har, Gabriel Aresti bera eta beronen lanak ezagutzera ematea da ekitaldi hauen xede nagusia. Izan ere, euskal herritar asko dago oraindik ere Aresti nor izan zen ez dakiena, ez eta hark euskal literaturari egindako ekarpen garrantzitsua ezagutzen ez duena ere. Hortaz, Arestiren ekarria balioan jarri nahi dugu, hots, beronen lanak duen meritua aitortu, balioetsi eta ezagutarazi, Arestik euskal literatura modernizatzeko eginiko ahalegina gogoraraziz eta euskararen batasunaren hastapenetan izan zuen eragina eta ikuspegi fin zorrotza nabarmenduz».
Baina euskaltzainburuak bestelako helburu bat ere aipatu du bere berbaldian: «Herri handi eta hiriburuek euskararen biziberritzean duten zeregina azpimarratu nahiko genuke. Euskara eta euskal kultura askotarikoa dela erakutsi nahi dugu eta askotarikoen artean ehuntzen dela bistaratu. Denon euskara nahi dugu, eta denontzat».
Euskararen Akademiaren egoitzan egin den prentsaurrekoan izan dira Gabriel Arestiren senideak; Josune Irabien Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria; Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua; Eider Inunziaga Bilboko Udaleko Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia; Igone Zabala eta Patxi Juaristi (EHU); Vanessa Fernandez (EiTB); Xabier Monasterio (Gabriel Aresti Kultura Elkartea), Gorka Martinez (BBKko zuzendari nagusia), Carmen Martínez (Bilboko Koralaren zuzendaria) eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.