Borrar
Etxepare Institutuak 2024an San Telmo Museoan egindako irakurleen topaketa. DK
Frankfurteko Goethe unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurle berria hautatzeko prozesua martxan da
Etxepare Euskal Institutua

Frankfurteko Goethe unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurle berria hautatzeko prozesua martxan da

Hautagaitzak aurkezteko epea 30ean amaituko da eta apirilaren 1a baino lehenago joan beharko du bertara

J. A.

Lunes, 20 de enero 2025, 10:37

Frankfurteko Goethe unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri du Etxepare Euskal Institutuak. Alemaniako unibertsitate honetan euskara eta euskal kulturako eskolak emango ditu hautatutako pertsonak 2025-2026 ikasturtean zehar. 2025eko apirilaren 1a baino lehenago Frankfurteko Goethe Unibertsitatera joan beharko du, klaseak ematen hasteko.

Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da eta Etxepareren webgunean ezarritako oinarri eta irizpideen arabera hautatuko du epaimahaiak nori eman postua. Kontakturako bidea irakurletzak@etxepare.eus helbide elektronikoa edo +34 943 023 407 telefono zenbakia dira, baita Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa ere.

Hautagaitza aurkeztuko dutenei eskatzen zaie, besteak beste, Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta Euskarazko C1 (3HE) maila edo baliokidea izatea eta Alemaneko B2 maila egiaztatua izatea. Era berean, zehazten da lehenetsiko direla Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A Hizkuntza: euskara) gradu, lizentziaturak eta masterrak; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere.

Era berean, hautatuak lanpostuaz gain zenbait konpromiso hartzen ditu. Lehena, ordutegia betetzea; bigarrenik,Euskara eta Euskal Kulturaren programa didaktikoa egitea ikasturtearen hasieran, aurrez Etxepare Euskal Institutura bidaliz; behin kurtsoan zehar ebaluazioak egin eta ikastaroa kudeatzea eta 2025-2026 ikasturtea amaitutakoan irakasle-memoria bat idaztea.

Oinarrietan zehaztua dago ere Frankfurteko Goethe Unibertsitaterako hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez 4. ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan, nahiz eta salbuespenik izan daitekeen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Frankfurteko Goethe unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurle berria hautatzeko prozesua martxan da