Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ella Fitzgerald abeslaria omenduko dute
Ella Fitzgerald omendu eta AEB zein Frantziako klasikoak berrikusiko ditu Jazzinema zikloak

Ella Fitzgerald omendu eta AEB zein Frantziako klasikoak berrikusiko ditu Jazzinema zikloak

Uztailean egingo da Donostian, Tabakaleran, Euskadiko Filmategiak Donostia Zinemaldiaren eta Heineken Jazzaldiaren laguntzarekin antolatzen duen ekimena

Domingo, 30 de junio 2019, 08:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadiko Filmategiak Donostia Zinemaldiaren eta Heineken Jazzaldiaren laguntzarekin antolatzen duen Jazzinema zikloak laugarren edizioa egingo du aurten, uztailaren 4tik 26ra. Ella Fitzgerald omenduko du eta AEBetako eta Frantziako zinemako klasikoak berrikusiko ditu. Jazzinema uztailean egingo da Donostian, Tabakaleran, eta, aurten lehen aldiz, Bilboko Arte Ederren museoan, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren laguntzarekin, hilabete osoz

Modu honetan, egitasmoak laugarren urtez emango ditu «zinemaren eta jazzaren arteko lotura pribilegiatua islatzen duten filmak». Zikloak hiru ardatz nagusi ditu: soinu bandan jazza nabarmen duten filmak, jazz musikariak protagonista dituzten filmak eta jazzaren eragin nabarmena duten filmak, Euskadiko Filmategitik jakinarazi dutenez.

Alde batetik, Jazzinemak Frantziako zineman jarriko du arreta, soinu bandan jazz musikariak sartzeko orduan izan duen garrantzia nabarmentzeko, eta 'À bout de souffle' (Jean-Luc Godard, 1960), 'Les liaisons dangereuses' (1959), 'Un témoin dans la ville filma' (Édouard Molinaro, 1959) izango dira ikusgai.

Halaber, Atlantikoa zeharkatu eta AEBetako filmak ere izango dira protagonista zikloan: 'Touch of Evil' (Orson Welles, 1958), 'Radio Days' (Woody Alle, 1987) eta 'Just One of Those Things' (Leslie Woodhead, 2019). Hain zuzen, Leslie Woodhead britainiar dokumentalista ospetsuak egindako azken lanak Ella Fitzgerald omentzen du, eta hura estreinatuz, Jazzinema ekimenak ere jazzaren izen handienetakoa omendu nahi izan du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios