Final-laurdenetara sailkatu dira Haritz Mujika eta Beñat Iguaran

Amasa-Villabonako Gurea Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirena /Bertsozale Elkartea
Amasa-Villabonako Gurea Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirena / Bertsozale Elkartea

Urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko dute Oñatin eta Asteasun sailkatutakoek bi lagunek

DVDonostia

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi final zortziren jokatu dira asteburu honetan. Batetik, Haritz Mujikak irabazi du Oñatiko final-zortzirena. Bestetik, Amasa-Villabonako Gurea Antzokian jokatu dute bigarrena; final-laurdenetarako txartela lortu du Beñat Iguaranek.

Aretoak beteta egin dituzte saioak, eta sarrera guztiak agortuta. Lehenengo final-zortzirenan parte hartu dute hurrengo bertsolariek: Amaia Iturriotz Etxanizek, Andoni Mujika Izagirrek, Aratz Igartzabal Bidegainek, Felix Zubia Olaskoagak, Haritz Mujika Lasak eta Maider Arregi Markuletak.

Haritz Mujika asteasuarrak lortu ditu puntu gehien, 447 puntu. Maider Arregi eta Felix Zubia sailkatu dira bigarren eta hirugarren. Aurkezle lanak Iban Narbaiza Cevidanesek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.

Urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du Mujikarekin Iguaranek. 440,5 punturekin sailkatu da, eta atzetik saikatu zaizkio, hurrenez hurren, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Maialen Akizu Bidegain, Iban Urdangarin Lardizabal, Oier Etxeberria Zubimendi eta Odei Lopez Larrauri.

Aurkezle lanak Eresti Oiarbide Muruak egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.

Temas

Euskera