Fanzineen garaia Tabakalerako Ubik liburutegian

Artxiboko argazkian, 'Zines of the Zone' kolektiboaren lanen erakusketa,/
Artxiboko argazkian, 'Zines of the Zone' kolektiboaren lanen erakusketa,

Hainbat jarduera antolatu dituzte datozen asteetarako, horien artean 'Zines of the Zone' kolektiboaren erakusketa ibiltaria ikusteko aukera

Fanzineak, ia definizioz, autoedizioarekin eta eremu alternatiboekin dute lotura. Horregatik dira askotarikoak gaiei eta formatuei dagokienez, askeak, egilearen edo egileen nahi eta gaitasunen araberakoak. Argitalpen horien balioa nabarmendu nahi du Ubik Donostiako Tabakalerako sorkuntza liburutegiak, eta horretarako hainbat jarduera antolatu ditu urte amaierara arte, lantegi eta jarduera berezien bitartez.

Aurrenekoa datorren asteazkenean iritsiko da, azaroaren 17an, eta 'Zines of the Zone' Frantzian sortutako kolektiboa izango da protagonista. Argazkigintzarekin zerikusia duten eta autoeditatuak diren fanzine eta liburu erakusketa ibiltaria dute, Europan barrena dabilena. Gelditzen diten tokietan bertako artistekin elkartzen dira, erakusketak antolatzen dituzte, eta euren kezkak eta ideiak partekatzen dituzte inguratzen zaizkienekin. Donostiako jardunaldia Tobacco Days Tabakalerako liburu-dendarekin elkarlanean antolatu dute.

Bigarren hitzorduak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astearekin testuinguruan emango dio protagonismoa fanzineari, horren baitan antolatu baita, urriaren 24rako, 'Ekaitz elektrikoa eta fanzine izugarriak' lantegia Ubikeko autoedizio txokoan. Protagonistak Asteko karteleko berberak izango dira: Frankenstein eta bere neska-laguna. Alazne Zubizarretak gidatuko duen lantegi horretan, paper, formato eta koadernaketa teknika ezberdinak aztertuz, parte-hartzaileek bere fanzine propioa sortuko dute. Urriaren 27tik azaroaren 2ra izango den Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen barruan, era berean, 'Fanzineen Gerra 2018' ekimena egingo da, Donostia Kultura eta FNACekin batera. Izena emateko epea urriaren 19ra arte izango da zabalik.

Azkenik, azaroaren 21 eta 22an, Garbiñe Ubedak fanzine bat sortzeko modu analogikoa erakutsiko du Ubik-en egingo den beste lantegi batean, eta Alberto Irazuk, 'Rocka puntua!' bere liburua abiapuntu hartuta bertsolaritza eta rockaren arteko harremana aztertuko du hitzaldi batean.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos