Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
VII. DA! PRO topaketa

Familia ikuskizunak azaroaren 25ean; musika emanaldienak azaroaren 26an

Sortzaile eta programatzaileak harremanetan jartzea helburu duen VII. DA! PRO topaketa aurkeztu dute

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 4 azaroa 2025, 14:33

Comenta

Euskaraz jarduten duten sortzaileek euren proposamenak aurkezteko DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa azaroaren 25ean eta 26an izango da. Beste urtebetez musika eta familia ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkargunea izateko asmoz, behin sortzaileek izena emanda -orotara hamazortzi hautatu dira- programatzaileek azaroaren 21era arte izango dute izena emateko aukera, durangokoazoka.eus atariko izen-emateen atalean. Bilbon egindako agerraldian izan dira BBK Fundazioa, Gerediaga Elkartea, Musika Bulegoa, Berbaro elkartea eta Bizenta Mogel bibliotekako kideak.

Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko kide eta Durangoko Azokako Koordinatzaileak esan bezala, DA! PRO topaketak helburu bikoitza du. Batetik, kulturgileen lana Euskal Herrian zehar hedatzea eta kultur programazioa euskarazko ekitaldiekin hornitzea «Azokako egunetatik harago hedatuz», funtsezkoa haren hitzetan, eta «Azoka bera tokian tokiko kultur garapenerako baliagarria» izatea; bestetik, «kultura gizarteari bueltan emateko eta euskara indartzeko bide bat ere izatea».

Estreinako eguna familia ikuskizunei bideratua izango da. Goizeko 9:00etan hasiko da Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan eta Itxasne Arabiourrutia Berbaro elkarteko kideak azaldu duenez «bertara hurbiltzen diren programatzaileek sortzaileak eta euren proposamenak gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain, galderak egiteko tartea eta katalogoa jasotzeko aukera izango dute». Esan bezala, dantza, antzerkia, musika, bertsoak eta bestelakoak eskaintzen dituzten zortzi izango dira, gehienak adin tarte guztietara irekiak.

Orokorrean formatu anitzak uztartzen dituzte, eta ikuskizun hauek liburutegi, kultura areto eta jaietarako moldagarriak dira. «Proposamenak oso interesgarriak dira, eta programatzaile guztiei topaketa honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu. Aukera paregabea izango dute sortzaileekin zuzenean egoteko, euren proposamenak gertutik ikusteko eta etorkizuneko lankidetza aukerak esploratzeko», erantsi du Arabiourrutiak.

Zehazki dira Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartearen 'Potx eta Lotx Lagunekin topa!'; Josan Aramayoren 'Kanutoren Anaia' ipuin musikalaren irakurketa, autoekoiztutako bideo eta musika proiekzioekin; Lankuren haurrentzako 'Txepeldunak' bertso antzerkia, 'Teilatupean' eta 'Bertso garbitzailearena' emanaldiak; Grama Kolektiboak sortutako 'Erresinolaren Kantua'; Euskal Barrok Ensemble mitologia ardatz duen ikuskizuna eta Zurrunkaren 'Pulcinella Txio-Txinela'.

Musika, Plateruenan

Azaroaren 26an, aldiz, musikak Plateruena aretoa bere egingo du. Maddi Arana Musika Bulegoko kudeatzaileak azaldu duenez hainbat proposamen jaso dituzte aurtengo edizioan parte hartzeko, eta horietatik hamar aukeratu dira, lehen aldiz kanpoko epaimahai batek «gardentasuna eta profesionaltasuna» sendotzeko: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider. «Aurten jaso ditugun proposamenek erakusten dute gure musikaren aniztasuna eta osasuna: proiektuen %74 euskaraz dira, %53 emakumeek gidatzen dituzte, eta %68 gazteenak dira. Datu horiek erakusten dute belaunaldi berriak eta emakumeak gero eta presentzia handiagoa dutela gure musikaren etorkizunean», xehatu du.

Era berean, parte hartuko duten musikariek Amorebieta-Etxanoko Udalak 2026an antolatuko duen 2026ko MusikaGaz Fest jaialdian egoteko aukera edukiko dute.

Jasotako 18 proposamenak katalogo bitan txertatu eta programatzaileen esku utziko dira kultur zein euskara teknikariak, liburutegietako dinamizatzaileak eta jai antolatzaileak ikus ditzaten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Familia ikuskizunak azaroaren 25ean; musika emanaldienak azaroaren 26an

Familia ikuskizunak azaroaren 25ean; musika emanaldienak azaroaren 26an