Borrar
51. zenbakiaren azaleko argazkia.
'Eusko Folklore Urtekaria' zaharberritu dute

'Eusko Folklore Urtekaria' zaharberritu dute

Goitik beherako eraldaketa izan du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren eskutik

Jueves, 30 de noviembre 2017, 17:47

Goitik beherako eraldaketa izan du Jose Miguel Barandiaranek 1921ean sortu zuen 'Anuario de Eusko Folklore-Eusko Folklore Urtekaria' aldizkariak. Ia mende bateko bidean urrats berri bat egin du gaur egungo gizartearen erronkak aztertzea xede duen Euskal Herriko aldizkari zientifikorik zaharrenetarikoak. Argitaratu berri den 51. zenbakiak, batetik, euskal kultura eta kulturgintza XXI. mendearen hastapenetan zertan diren aztertu ditu, eta, bestetik, gai etnografikoak landu ditu, orain arte egin duen bezala.

Barandiaran Fundazioak ohar baten bidez adierazi duenez, "2016an ekin zion aldizkariak eraldaketa prozesuari. Urte hartan, gainera, Jose Miguel Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena zen, eta tenore hartan, euskaldunen aitalehenak euskal kulturari egindako ekarpena mintzagai zela baliatuz, XXI. mendean euskal kultura eta kulturgintza zertan diren aztertzea erabaki zuen urtekariko zuzendaritza taldeak. Hala, aldizkariaren lehen atalean, kultura eta kulturgintza aztertzen dituzte Ibai Iztuetak ('Euskal hizkuntza eta kultura'), Ane Larrinagak ('Euskararen aldeko mugimenduaren bilakaera. Interpretaziorako proposamen ba't) eta Eneko Bidegainek ('Euskal kulturaren aitortza Ipar Euskal Herrian: txanponaren bi aldea'k)."

Urtekari zaharberrituaren bigarren atalean, berriz, "ekarpenei egin zaie bidea. Izan ere, aldizkari zientifikoak norabide berria hartu duen arren, orain arte landu diren gaiek ere euren txokoa dute ekarpenen atalean. 51. zenbakian Urkiri Salaberriak ('Cultura vs Cultural'), Maialen Morenok ('XX.mende hasierako toberetako bertso-sortak'), Montse Ociok ('Las plazas de toros en Álava') eta Ricardo Gurbindok ('El Garapito y los garapiteros') egin dituzte euren ekarpenak.

"Haize berrien garai honetan bi helburu nagusi finkatu ditu argitalpenak", aurreratu dute. Batetik, "euskarazko lanei pisu gehiago eman zaie, euskal hizkuntzari leku gehiago eskainiz. Bestetik, lurraldetasuna errespetatu da, Euskal Herriko txoko ezberdinetako idazleen lanak bilduaz. Horiek dira ere aurrera begira errespetatuko dituen oinarrizko bi zutabeak".

2016tik Abel Ariznabarretak zuzentzen du argitalpena, eta harekan batera dabiltza erredakzio batzordean Patxi Juaristi, Ixone Fernandez de Labastida eta Anuntxi Arana.

Aldizkaria 10 euroan dago salgai Jose Miguel de Barandiaranen webgunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Eusko Folklore Urtekaria' zaharberritu dute