Borrar
Rafa Gutierrez
Euskaraz taularatuko dute 'Obabakoak', Stuttgarteko Antzoki Nazionalean

Euskaraz taularatuko dute 'Obabakoak', Stuttgarteko Antzoki Nazionalean

Emanaldiaren aurretik, Calixto Bieito zuzendariak eta Bernardo Atxagak obrari buruzko solasaldia eskainiko dute; bertan, iritziak trukatu eta jatorrizko eleberrian eta antzerkirako egokitzapenean sakonduko dute

DV

Donostia

Lunes, 24 de junio 2019, 13:58

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Calixto Bieito Arriaga antzokiko zuzendari artistiko eta antzerkigileak egindako Bernardo Atxagaren 'Obabakoak' eleberriaren antzerkirako moldaketak Alemaniara egingo du salto, eta antzezlanaren euskarazko emanaldi bat izango da datorren larunbatean, ekainaren 29an, Stuttgarteko Antzoki Nazionaleko Schauspiel Stuttgart espazioan.

Obrak 11 euskal antzezle bilduko ditu guztira. Joseba Apaolaza, Itziar Lazkano, Iñake Irastorza, Lander Otaola, Idoia Merodio, Eneko Sagardoy, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri eta Karmele Larrinaga. Jatorrizko antzezle taldean Gurutze Beitia zegoen, baina agenda arazoak bitarte ezingo du Stuttgarten bere rola bete eta bere ordez Idoia Merodio antzezleak egingo du.

Arriaga antzokiko iturriek jakinarazi dutenez, emanaldia 19:30ean hasiko da eta alemanezko azpitituluak izango ditu, ikus-entzuleek ikuskizunaren nondik norakoa zailtasunik gabe jarrai dezaten. Gainera, emanaldiaren aurretik, 18:00etan, Calixto Bieitok eta Bernardo Atxagak 'Obabakoak' lanari buruzko solasaldia eskainiko dute; bertan, iritziak trukatu eta jatorrizko eleberriarekin eta antzerkirako egokitzapenarekin erlazionatutako hainbat alderditan sakonduko dute.

'Obabakoak' izan zen 2017-2018 denboraldiko Arriaga antzokiaren ekoizpen lan nagusia. Calixto Bieitok eleberria muntaketa eszenikora moldatu du eta antzezlana zuzentzen du. Estreinaldia Arriaga antzokian bertan egin zen, euskaraz 2017ko urrian eta gaztelaniaz 2017ko azaroan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios