Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Euskaltzaindiko eta Euskaraldiko arduradunak Euskaltzaindia
Euskaraldian parte hartzeko deia egin die herritarrei Euskaltzaindiak

Euskaraldian parte hartzeko deia egin die herritarrei Euskaltzaindiak

«Pandemiak gogor jo gaituen honetan, euskarak Euskaraldiaren lehenengo edizioak eman zigun guztia behar du», nabarmendu dute

DV

Donostia

Martes, 22 de septiembre 2020, 17:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskaltzaindiko eta Euskaraldiko arduradunak bildu dira astearte honetan Akademiaren egoitzan, Bilbon, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte egingo den euskararen erabilera sustatzeko dinamikaren bigarren edizioan parte hartzeko dei zabala egin die Euskaltzaindiak euskal herritarrei.

Euskaltzaleen Topaguneak eta euskararen lurralde guztietako erakunde publikoek bultzatzen dute egitasmoa, eta, aurrekoan bezala, Euskaltzaindiak ere bat egin du Euskaraldiarekin.

Andres Urrutia euskaltzainburua Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearekin eta Kike Amonarriz Topaguneko lehendakariarekin bildu da. Adolfo Arejita euskaltzain osoa ere izan da bertan.

Urrutiak gogoratu du euskarak «arnasguneak» behar dituela, bai eta «prestigioa, elkarlana, hiztunak eta sustatzaileak». «Hori dena guztia dakar Euskaraldiak, eta, aurrekoan bezala, oraingoan ere egitasmo eraginkor honekin bat egiten du Euskaltzaindiak, eta euskal herritarrak deitzen ditu bertan parte har dezaten, modu natural eta atseginean», esan du.

Bere aldetik, Dobaranek gogoratu du 2018ko Euskaraldiak lortutakoa: «Orain dela bi urte Euskaraldiak hainbat gauza positibo ekarri zizkigun. Esperimentu sozial masiboa izan zen, eta herritarrek euskararen erabilera bultzatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko duten konpromisoa erakutsi zuten. Euskaraldiak inertziak apurtu eta hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa sortu zuen, eta hizkuntza portaeretan ere aldaketa zehatzak ekarri zituen. Eta horrekin batera, sekulako ilusioa piztu zuen gurean».

«Orain, pandemiak gogor jo gaituen honetan, euskarak Euskaraldiaren lehenengo edizioak eman zigun guztia behar du. Eta ekarri zigun ilusioa ere behar dugu», gaineratu du.

Urratsak, elkarlanetik

Amonarrizek elkarlanaren garrantzia nabarmendu nahi izan du. Bere hitzetan, «azken hamarkadetan euskararen normalizazio prozesuan eman ditugun urrats handienak herritar, elkarte, mugimendu eta erakunde ezberdinen elkarlanetik egin dira, eta garai konplexu eta zail hauetan ere, euskararen aldeko urrats sendoak emango baditugu, ezinbestean, elkarrekin eta elkarlanean eman beharko ditugu».

Gainera, Euskaraldiaren helburuetako batzuk aletu ditu mintzaldiaren amaieran. «Euskararekiko portaera eta praktika errealak» sustatu nahi dituela nabarmendu du, «ahal den kasu eta eremu guztietan hizkuntzaren erabilera bultzatuz».

«Inertziak puskatu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko proposamena da. Testuinguru zail honetan ere, dei zabala egin nahi dizuegu herritarrei ahobizi edo belarriprest modura parte har dezazuen. Ilusioa berreskuratu behar dugu, eta Euskaraldi indartsu bat lortu», esan du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios