Euskaltzaindiak 'Emakumezkoa Onomastikan eta Herri Hizkeren Atlasean mintegiak egingo ditu

Bilboko egoitzan izango dira, urriaren 16an eta 23an

Euskaltzaindiak 'Emakumezkoa Onomastikan eta Herri Hizkeren Atlasean' mintegiak egingo ditu Bilboko egoitzan urriaren 16an eta 23an, 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. Sarrera dohainik da, baina joan nahi duenak 94 415 81 55 telefonora deituta izena eman behar du, Akademiak jakinarazi duenez.

Urrian, 'Ondarea, emakumeen emaria' izenburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira lurraldeko hainbat herritan. Ekimenak ibilbide luzea du Europan eta arrakasta aparta lortu du, eta gaur egun 50 estatu dira egitasmoan parte hartzen dutenak.

Beste behin, Euskaltzaindiak ere parte hartuko du egitasmoan, eta bi jardunaldi antolatu ditu Bilboko egoitzan. Hizkuntzarekin loturiko genero ikerlanak aztertuko dira mintegietan. Lehenengoan, emakumeek toponimian utzitako arrastoaz eta Trentoko Kontziliora arte (1545-1563) emakumezkoen izenen erabileraz gogoeta egingo dute, eta bigarrenean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasean (EHHA) emakumezkoek izan duten presentzia jorratuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos