

Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 14 de diciembre 2022, 13:17
UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak elkarlanean 'Mendebaleko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia' argitaratu dute. Aurkezpena Durangoko Azokan egun zen, bertan zirela Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkaria, Elisabete Alberdi UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria, eta Eneko Zuloaga hizkuntzalaria eta liburuaren egilea.
Zuloagaren ikerlana dialektologia historikoaren esparruari dagokio eta mendebaleko euskara zaharra du aztergai; zehazki, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebalean zeuden ezaugarri eta zatiketa dialektal nagusiak aztertzen ditu, Lakarrak (2014 [2011]) 'Mendebaleko Euskara Zahar' deitutako unitate linguistikoaren nondik norakoak. «Lan honek euskalkien jatorria aztertzen du eta, zehatzago, Mendebaleko Euskara Zaharrarena. Gerora arabera, bizkaiera eta gipuzkera deitu diren euskalkien aitzindaria da Mendebaleko Euskara Zaharra, X. eta XV. mendeen artean koka daitekeen makroeuskalkia. Lan honek, bada, makroeuskalki horren ezaugarri bereizgarriak aztertzen ditu: ezaugarriok noiz eta non sortu, eta nondik hedatu ziren du aztergai, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako ibar batzuetako batasun linguistiko zaharraren nondik norakoak argitzeko», gaineratu du irakasle eta ikerlariak.
Eneko Zuloaga Euskal Filologian lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea, 2007), Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzan masterra (UPV/EHU, 2010) eta Euskal Ikasketetan doktore (2020). Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle izan da 2017-2020 tartean, eta egun Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle atxikia da. 'Fontes Linguae Vasconum' eta 'Uztaro' aldizkarietako erredakzio-batzordeko kide da. Ikergai nagusi ditu dialektologia, filologia eta hizkuntzalaritza historikoa, eta euskal testuen edizioak, dialektologia diakronikoari buruzko lanak eta soziolinguistika historikoari lotutakoak aurkeztu eta argitaratu ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.