Euskal sorkuntzak Kolonbiara bidaiatuko du
Etxepare Euskal Institutuak Euskal Leihoa egitasmoa jarriko du martxan herrialdean
E. A.
Domingo, 2 de marzo 2025
Euskal Leihoa izenaren baitan, Etxepare Euskal Institutuak eta Bogotako Teatro Mayor Julio Mario Santo Domingo antzokiak elkarlanean Euskal Leihoa (Ventana vasca) programa jarri dute martxan.
Publicidad
Egitasmoaren bidez, datozen hilabeteetan euskal sorkuntza deskubritzeko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak hiriburuko antzoki nagusietako baten eskutik.
Egoitz Sanchezek irekiko du programa ekainaren 6an, ´Erreka Mari´ ('Cola de Pez') antzezlanarekin. Egoitz Sánchezen bizitza berrikusten duten memoria, erreferentzia eta oroitzapenen nahasketa da. Estereotipo mediatikoak, bullying-a eta haurtzaroaren ematen den hipersexualizazioa berrikusten dituen ikuskizuna da, bai 90eko Euskadin, bai mundu osoan.
Dantza OSA+MUJIKA konpainiaren eskutik iritsiko da Bogotara, ´Suddenly III´ pieza uztailaren 4an eta 5ean eramango dute Teatro Mayorren oholtzara.
Lengoaia koreografiko bizia duen eta mugimendu energetikoez eta irudiz beterik dagoen obra bisual bat da 'Suddenly III' eta bere helburu nagusia irudi guzti hauek ikuslearen memorian geratzea da.
Euskal Leihoa urriaren 26an amaituko da musikaz jantzita, Sigma Project taldearekin.
Andres Gomis, Angel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguero musikariek osatzen duten saxofoi laukoteak Noguera, Juan Antonio Cuéllar eta Rodolfo Acosta konpositore kolonbiarren (Teatro Mayor Orejak komisionatuak) lanak biltzen dituen proiektu diskografiko berria aurkeztuko du kontzertu berezi batean.
Publicidad
Ezpalak, Bogotan
Ezpalak taldeak BIME Bogotaren edizio berrian hartuko du parte maiatzaren 6tik 9ra, BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase batekin. Ezpalak taldeak igarotako udazkenean argitaratu zuen 'Gatza' laugarren diskoa, eta apirilean hasiko dute aurkezpen bira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión