Borrar
'Ça colle au Basque' egitasmoa aurkezteko Getarian egindako agerraldiaren familia argazkia. Irekia
Euskal kultura frankofoniaren unibertsoan sustatzeko programa aurkeztu dute
'Ça colle au Basque'

Euskal kultura frankofoniaren unibertsoan sustatzeko programa aurkeztu dute

'Ça colle au Basque: euskal kultura frankofonian' egitasmoa 2028a arte garatuko da, besteak beste, Frantzia, Quebec edota Belgikan

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 19 de marzo 2025, 13:12

'Ça colle au basque', burutik kendu ezin den zerbaiti erreferentzia egiteko frantsesez erabiltzen den esamoldea lelo hartuta, 2028a bitartean euskal kultura frankofoniaren unibertsoan sustatzeko egitasmoa aurkeztu dute asteazken honetan Getarian egindako agerraldian. Besteak beste Frantzia, Quebec edota Belgikan izan nahi du eragin-eremua eta, orotara, bost kontinenteetan zehar banatuta dagoen «321 milioi laguneko komunitate plurala» du jomuga. «Frantsesa munduko bosgarren hizkuntzarik mintzatuena da, kultura eta identitateen mosaiko zabal eta anitza», adierazi dute.

Hala, euskararen gaineko ezagutza eta euskal kultura sustatzeko Etxepare Euskal Institutuak errealitate hori «aztertu» nahi du kultura-eragileentzat «lankidetza-aukera berriak bultzatzeko». Ildo horretan, lau ardatz izango ditu 'Ça colle au basque' ekimenak. Lehenik eta behin, Etxepare Euskal Institutuak frankofoniaren eremuan jada bultzatzen dituen dinamika eta proiektuetan euskararen eta euskal sorkuntzaren presentzia sendotuko da, besteak beste, Québec en toutes lettres (Quebec, Kanada), Fest 'Arts (Libourne, Frantzia) edota Foire du Livre de Bruxelles (Brusela, Belgika) jaialdietan.

Bigarrenik, finantzaketa-ildo berriak bultzatuko dira, euskal sortzaile eta eragileek lurralde frankofonoetako erreferentziazko azoka, jaialdi eta ekitaldi kultural eta artistikoetan parte har dezaten errazteko, baita haien argitalpen-sisteman presentzia izan dezaten bultzatzeko ere. Ekimen nabarmenen artean daude frankofoniaren eremuan gauzatuko diren euskal literaturako argitalpen-proiektuetarako finantzaketa-lerroa edota arte eszenikoen azoketan parte hartzeko laguntza espezifikoak ere, hala nola Cinars Biennale (Montreal, Kanada) eta Rideau: L 'Association professionnelle des diffuseurs de spectacle (Quebec, Kanada). Gainera, 2026rako 'Itzultzaile Berriak – Nouveaux Traducteurs' proiektuaren edizio berri bat aurreikusten da, atzerrian euskal literaturako itzultzaile sare bat sortzea helburu duena. Edizio horretan, frantseserako itzulpenean egongo da fokua.

Hirugarrenik, Ipar Euskal Herriko eragile kultural eta instituzionalekin lankidetza indartuko da. Euskal kulturaren eta kultura frankofonoaren arteko zubi naturala dira, eta unibertso horretara sarbide bihurtzeko potentzial handia dute, errealitate linguistikoa eta egitura instituzionala partekatzen baitituzte. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da Etxepare Euskal Institutua Malandain Ballet Biarritzekin Maitaldia jaialdiaren baitan garatzen ari den proiektua, euskal ekoizpen eszenikoak frankofoniaren unibertso osoko programatzaileei hurbiltzeko.

Azkenik, 'Ça colle au basque' ekimenari esker, Etxepare Euskal Institutuak lantzen duen esparru akademikoa indartu ahal izango da, erreferentziazko unibertsitateetan euskara eta euskal ikasketak zabaltzeko aukera berriak sortuz. Institutua Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateekin ari da lanean, azaroan, Parisen, frankofoniako testuinguru soziolinguistiko diglosikoetako itzulpenari buruzko kongresu bat antolatzeko

Lehen lan-saioa, Getarian

Asteazken honetan egin da lehen ekimena eta bertan izan dira, besteak beste, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Maël Solen Picard Quebecek Bartzelonan duen Bulegoko zuzendaria; Yves Kordian Malandain Ballet Biarritzeko zuzendari ondokoa eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria erakundeen aldetik eta Musika Bulegoa, Eskena, ADDE, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Kultur Erakundea, Malandain Ballet Biarritz edota Scene National de Bayonne kultur eragileen aldetik.

Amaieran «lehen urratsa» besterik ez dela izan azaldu dute eta datozen hilabeteetan «sareak ehuntzen» jarraitzea dela ekimenaren helburua. Hala, kide berriak gehituko direla aurreratu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal kultura frankofoniaren unibertsoan sustatzeko programa aurkeztu dute