Euskal komikiaren ibilbidea, larunbatean Donostian

1998ko otsaileko 'Ipurbeltz' aldizkariaren azala./
1998ko otsaileko 'Ipurbeltz' aldizkariaren azala.

Komikigunean abiatuko den txangoan Mikel Begoña, Unai Iturriaga, Ainara Azpiazu 'Axpi' eta Mikel Antero izango dira gidari

Lehen euskal komiki tira (1894), 'Txistu' (1927), 'Poxpolin' (1935), 'Pan-pin' (1960), 'Ipurbeltz' (1978), 'Habeko mik' (1982), 'Xabiroi' (2005)… Euskal komikigintzaren erreferentzia nagusi horiek guztiak Donostian jaio zirenez, esan daiteke Donostia dela komikiaren euskal hiriburua, eta bertan kokatuta dagoen Komikigunea komiki-zaletasunaren ikur nagusienetako bat. Hortik (Errege Katolikoen kaletik) abiatuko da hain zuzen datorren larunbatean, uztailak 14, Komikilabeak antolatu duen ekimena, euskal komikiaren ibilbidea, eta hortxe bukatuko da.

Ibilbidea 12:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du. Nabarmendu nahi du Gipuzkoako hiriburuan, lehenik prentsan eta berehala aldizkarietan, sortu zela euskarazko komikia.

Ereiten Kultur Zerbitzuek antolatutako ibilbidean zehar zehazki zein orube, etxadi, solairu edo lokaletan sortu ziren ikusi ahal izango da. Era berean, sorkuntza puntu horien artean dagoen distantzia laburrari ere erreparatuko zaio. Horretarako bidelagun izango dira Mikel Begoña, euskal komikiaren historian aditua, Unai Iturriaga, bertsolari zein marrazkilaria, eta Ainara Azpiazu 'Axpi' eta Mikel Antero marrazkilariak.

Tailerrak Ubik-en

Larunbateko txangoa ez da Donostia 2016 Europako Kultur Hiribirutzaren legatuaren zati bat den Komikilabeak aurten burutuko duen jarduera bakarra. Irailean eta azaroan, esaterako, tailerrak egingo dira Ubik Donostiako Tabakalerako liburutegian

Lehenengoa, 6-10 urte bitarteko umeei zuzendua, gazteak komiki mundura gerturatzeko lantegia izango da, komikien pertsonaiekin, narrazioekin eta biñetekin jolas dezaten.

Bigarren tailerra Garbiñe Ubedak zuzenduko du eta eskola taldeekin egingo den lantegia da. Nork bere heroia definitzeko eta marrazteko lantegia izango da, baita pertsonaiak zein ezaugarri dituzten aztertzeko ere. Topikoak, estereotipoak eta sinbologiaren garrantziaz arituko dira.

Sergio Garciak lantegi intentsiboa antolatuko du komikien egitura aztertzeko. Eta azkenik, Kike Infamek komiki eta arkitekturaren arteko lotura aztertzeko aukera bibliografikoa egingo du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos