Euskal industriak emandako soluzio teknologikoen erakusketa, irailaren 29ra bitarte ikusgai

Euskal industriak emandako soluzio teknologikoen erakusketa, irailaren 29ra bitarte ikusgai
San Telmo Museoa

San Telmo Museoan dago ikusgai 'Hello, Robot' erakusketa, eta erakusketa horren osagarri, hainbat soluzio robotikoen sorta batekin osatu dute 'Gure_RBTK'

DVDonostia

San Telmo Museoan ikusgai dagoen 'Hello, Robot' erakusketak mahai gainean jartzen ditu robotikarekin lotuta sortzen diren kezka sozialak, politikoak eta etikoak. Robotikak gaur egun hartzen dituen forma anitzak erakusten ditu, eta erakusketa horren osagarri, 'Gure_RBTK' erakusketa ikusi daiteke orain, museoan bertan. Irailaren 29ra bitarte ikusi daiteke San Telmo Museoaren lehen solairuan, industrializazioari eskainitako atalean.

'Hello, Robot' erakusketa Vitra Design Museum, Mak Vienna eta Design Museum Gent-en erakusketa da. 200 objektutik gora biltzen ditu, artea eta diseinuaren alorretakoak, tartean etxerako, zaintzarako eta industriarako erabiltzen diren robotak, hala nola ordenagailu jokoak, komunikabide instalazioak, eta robotak agertzen diren liburu eta filmen adibideak.

Aurkeztu berri duten erakusketak, halaber, euskal industria sarearen hainbat soluzio robotiko aurkezten ditu. Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa, Euskadirako diharduena Transformazio Digitalerako Bulego gisa, museoarekin elkarlanean aritu da erakusketaren garapenean.

Besteak beste, ikusi ahal daitezke mugikortasun urria duten gaixoen errehabilitaziorako exoeskeleto eta gailu robotiko bat, zamak mugitzeko edo zehaztasun handiko operazioak egiteko beso robotiko industrialak, pertsonekin lan eremua partekatzen duen robot kolaboratibo bat beso bikoitza duena, bisita gidatuak egiteko edo materiala garraiatzeko gida-robotak edo erabilera anitzeko dronak.

Erakusketan robot hauek daude: Kuka KR3 Agilus (Mondragon Unibertsitatea), Mitsubishi PA10 (Tecnun / CEIT), HANK (GOGOA), kTBot (IK4 – TEKNIKER), Galtxagorri (UPV/EHU), Kawasaki Robotics duAro (Larraioz Elektronika), Kawasaki Robotics MS005N (Larraioz Elektronika), SPIFF 266-R (SPIFF Studios), MIRELA (Tecnalia), ARMASSIST (Tecnalia), Kawasaki Robotics BX100N (Larraioz Elektronika).

Enpresa edo erakunde hauek hartu dute parte erakusketaren antolakuntzan: Larraioz Elektronika, Tecnalia, iK4-Tekniker, Tecnun/Ceit, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU, SPIFF STUDIOS eta Gogoa. Inguru hurbilean diseinatutako edo ekoiztutako soluzio teknologikoen erakusketa izanik, ezagutzera ematen duena bertako teknologia gaitasuna hainbat sektoretan, esaterako, industria, automozioa, eraikuntza, farmazia, elikadura edo osasunean.

Temas

Euskera