Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Elena Odriozolararen marrazkiak
Euskal ilustratzaileen lanak ikusgai Boloniako Haur Liburu Azokan

Euskal ilustratzaileen lanak ikusgai Boloniako Haur Liburu Azokan

Erakusketaz gain, hainbat jarduera antolatu dituzte haur liburugintzaren arloko hitzordu nagusiaren baitan hilaren 20tik 24ra

Miércoles, 16 de marzo 2022, 16:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Berariazko tokia izango dute euskal irudigileek Boloniako Haur Liburu Azokan, 'Illustrazione Contemporanea nei Paesi Baschi' erakusketaren bidez. Euskal Irudigileak elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, presentzia ofiziala izango dute Azokan, eta hainbat jarduera antolatu dituzte erakusketa hartuko duen Scuderia espazioan. Elkartea, hain zuzen, ilustratzaleen lana sustatzeko sortu zen, «hainbat jarduera koordinatuz mundu osoko liburu-azoketan». Etxepare Institutuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Acción Cultural Española-ren eta Irudikaren babesa ere badu erakusketak, besteak beste. Boloniako Azoka, hain zuzen, haurrei zuzendutako liburugintzaren arloko hitzordu nagusia da, eta 80 herrialdetako milaka erakusketari eta bisitari erakartzen ditu.

Martxoaren 20tik 24ra egongo da zabalik erakusketa Italiako hirian. Bertan «elkarteko bazkideen 50 pieza eta Media Vaca etxeak argitaratutako 'Harrigarri eta Miragarri' liburuko 40 ilustrazio» egongo dira ikusgai. Inaugurazio-jaia (Patxanga!) ere egingo da hilaren 22an. Coqo Dj-k girotutako ekitaldi horretan Euskal Poesia Ilustratuari buruzko dokumentala proiektatuko da, eta solasaldi bat egingo da Maite Rosende, Sandra Garayoa, Asier Iturralde, Iban Galan, Mentxu Fernández eta Elisabeth Pérez egileekin eta Irudika elkarteko hainbat ordezkarirekin (besteak beste, Estibaliz Zearsolo eta Santiago Colombo). Bestalde, Leire Llanoren 'Improvisaciones Ilustradas' ikuskizuna eskainiko da, Itziar Madariagaren musikarekin eta Bea Aparicio eta Janire Orduna ilustratzaile eta bazkideen ilustrazioekin.

Bestalde, Euskal Editoreen Elkarteak, Gremio de Editores de Euskadi eta Euskal Irudigileak elkarteek euskal liburuei emandako stand bat izango dute Azokan, eta horren inguruan ere burutuko dira zenbait jarduera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios