Arkitektoen Elkargo Ofizialak klima larrialdia aitortu du

Arkitektoen Elkargo Ofizialak klima larrialdia aitortu du
EFE

Consejo Superior de los Colegios de Arquitectos de España elkartearekin bat egin eta Euskadi eta Nafarroa 2050ean ingurumen eragin txikiko ekonomia izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO-COAVN) bat egin du Consejo Superior de los Colegios de Arquitectos de España (CSCAE) elkartearen klima eta ingurumen larrialdiari buruzko adierazpen instituzionalarekin.

Bertan, bere jarduketa eremuaren barruan, beroketa globala murrizteko beharrezkoak diren neurriak ezartzeko eta indartzeko konpromisoa erakusten du, eta, hemendik 2050era, Euskadi eta Nafarroa ingurumen eragin txikiko ekonomia lehiakorrak izan daitezen, EBarekin eta nazioarteko komunitatearekin erakutsitako konpromisoan adierazten denez.

Arkitektoen iritziz beharrezkoa da beroketa orokorrak dakarren erronkaren magnitudea aitortzea, eta eraikita dagoen habitata hori murrizteko egokitzea «guztiz garrantzitsua» dela esan dute.

Onetsitako adierazpenean jasotzen den bezala, «Gaurtik 2050era negutegi efektuko gasen isurketak %80 murrizteko, EBko ibilbide orriak adierazten duen bezala, eta beroketa orokorraren ondorioak konponezinak izatea saihesteko, arkitektoek gure erantzukizunari eta gizarteak eskatzen digun lidergoari erantzun behar diegu, gure lana indartuz, bakoitzaren eguneroko lan jardunean eta baita talde gisa ere».

Klimaren mehatxuak dakartzan erronkei erantzutea «Arkitekturaren ezinbesteko konpromisoa eta eskakizun etikoa» dela onartuz, «gure ezagutza eta esperientzia Administrazio publikoen esku jarriko ditugu, hirigintzan eta eraikigarritasunean konponbide berritzaileak emango dituzten politika publikoetan modu koordinatuan lan egiteko», adierazi du Matxalen Acasuso EHAEO-COAVNeko Dekanoak.