Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Lide Hernando donostiarrak rocka ordezkatuko du. Musika tradizionala, berriz, Maddi Oihenart zuberotarrak.

Lau euskal emakume sortzaile, musikaz eta iparra eta hegoaren arteko mugen inguruan

Musika tradizionala eta modernoa batuko dira igandean streaming bidez ere jarraitu ahal izango den Loraldia Festibaleko Bozak ekitaldi digitalaren bigarren edizioan

Asteazkena, 9 martxoa 2022, 13:04

Comenta

Maddi Oihenart eta Lide Hernando musikariak, Itziar Ugarte poeta eta gidari lanetan ariko den Maddalen Arzallus bertsolaria elkartuko dira igandean, martxoak 13, Loraldia Festibalaren baitako Bozak esperientzia digitalaren bigarren edizioan, musika ardatz hartuta iparra eta hegoaren arteko mugen inguruan solasteko. Hizketaldia Bilboko Guggenheim museoan izango da, baina streaming bitartez ikusteko aukera egongo da Loraldia.eus eta eitb.eus webguneetan.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, 'Bozak' izeneko esperientzia digitalak «elkarrizketa, hausnarketa publikoa, zuzeneko musika emanaldia eta streaming bidezko parte hartzea uztartzen ditu». Bigarren edizio honetan «musikaren bi mundu diferente uztartuko dira: herri kantak eta rocka». Ikuspegi tradizionala Maddi Oihenartek jarriko du, «26 urteko esperientzia duen 'a capella' abeslari zuberotarrak». Lide Hernando, Liher rock taldeko abeslaria, «ikuspegi modernoago eta gazteago bat plazaratzeaz arduratuko da». Ekitaldian zehar, artisten iritziak entzuteaz aparte, beraien musikaz zuzenean gozatzeko aukera ere egongo da. Gainera, Itziar Ugartek bere ekarpena egingo du, publikoari zenbait olerki irakurriz eta gai ezberdinen inguruan mintzatuz. Mundu fisikoa eta digitala modu desberdinetan uztartu nahi dituen ekitaldian, hiru gonbidatu Guggenheim Museoan egongo dira, baina Itziar Ugarteren presentzia digitala izango da, eta «solasaldiaren zenbait momentutan Amaia Ocerinek sare sozialetan komentatzen dena partekatuko du bideokonferentzia bitartez eta elkarrizketa bat egingo du beste bi kideekin».

Bi gai nagusi

Solasaldiaren gai nagusiak bi izango dira. Batetik, Bozak emanaldiaren lehen edizioari jarraipena emanez, emakume sortzaileen inguruan mintzatuko dira gonbidatuak: zein egoera bizi duten euskal sortzaileak eta emakume izateak nola eragiten dien; zeintzuk dira haien erreferenteak eta nola ekiten dieten sormen prozesuei; nola bizi izan duten sortzaile izatea, belaunaldi ezberdinekoak izanda…

Bigarren aztergaia ipar eta hego Euskal Herriaren arteko harremana izango da. Atal honetan beste bi parte hartzaile sartuko dira zuzenean, Euskal Kultur Erakundeko (EKE) Johane Etchebest zuzendaria eta euskalzale bat, euren ikuspuntuekin ekarpena eginez. «Maddalen Arzallus bidai honen lemazaina izango da, eta Itziar Ugarteren ekarpenekin batera hizketaldi berezi eta bakar batez gozatzeko aukera egongo da», adierazi dute antolatzaileek. Ekintza hau Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan sortutako jarduera da, TopARTE programaren esparruan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lau euskal emakume sortzaile, musikaz eta iparra eta hegoaren arteko mugen inguruan

Lau euskal emakume sortzaile, musikaz eta iparra eta hegoaren arteko mugen inguruan